20 URTE ESKALADA ESKEINTZEN, ORAIN “DESESKALADA” BUKATZEN DENERAKO PREST DUGUNA BEGIRATU EZAZU, #EZZAITEZETXEANGERATU GAUZATZEN DENERAKO

TALDE ITXIAN BONO-ESPERIENTZIA

Gaur, inoiz baino gehiago geroa zurekin eraiki nahi dugu. Horretarako, gure 4 esperientzia paregabeak aukeratu ditugu, zure familia edo lagun talde txiki batekin naturaz modu aktibo eta aske batean goza dezazun.

PREZIOA BONO 1 = 250 EURO TALDEKAKO BONO-ESPERIENTZIA GUZTIEK PREZIO BERBERA DUTE.
GEHIENEZ 8 PERTSONA/BONO BAT. 8 pertsonekin, 31,25 euro pertsonako.
Prezioak barne sartzen du: Begiralea, BEZa, aseguruak, segurtasun-materialak.
Aktibitatea burutzeko osasun- higiene segurtasunerako protokolo espezifikoak jarraituko dira, beti ere momentuko egoerari egokituak.

Zuen laguntzarekin denboraldi konplexu honi aurre egin ahalko diogu. Beti ere, Troka taldearen lema alde batera utzi gabe, profesionaltasuna eta garai gogor hauetan hainbeste behar ditugun poza eta ilusioa.
ANIMA ZAITEZ!

ESPERIENTZIA 1: KONTRABANDISTEN KALA PIRAGUAN
Euskal kostaldean, piraguan zeharkaldia. Gorlizko hondartzatik abiatuta, aintzinako “Castillito”aren begiradapean eta itsaslabar ederren artean. (Info +)
ESPERIETZIA 2: COASTEERING
Adrenalina, toki magikoak, igeri egin, salto egin eta itsalabarren oinetan ezkutatzen den natur-gunea ezagutu. Esperientzia paregabea. (Info +)
ESPERIENTZIA 3: GINKANA MULTIABENTURA (lehorreko erronka) (2 ordu)
Taldean jolasteko erronkak. Abilezia eta koordinazioa garatu eta batez ere barre egiteko lehia sanoa. (Info +)
ESPERIENTZIA 4: SURF (2 ordu)
Oraindik ez baduzu frogatu, zure momentua heldu da. Bizitza berria, erronka berriak. Surfean ematen dituzun lehen pasuetan lagunduko zaitugu, familan edo lagun-talde txiki batean surf ohol gainean gozatuko duzu. (Info +)