Txapasi eta Álvarori elkarrizketa

4 abendua, 2019 troka Blog MICE EU Etiketak:

Txapasi eta Álvarori elkarrizketa

El Conquistador del Fin del Mundo saioaren XVI. edizioko probak eta erronkak koordinatzeko eta ezartzeko Troka Abenturako talde arduraduna

Txapas y Alvarito en un avión rumbo a lo desconocido

Gaurkoan, Troka Abenturako bi kide hauek elkarrizketatu nahi ditugu. Zuzenekoari dagozkion kontuengatik, atzerrira joan behar izan dute (ez dakigu nora) Euskal Herrian ikusle gehien dituzten saioetako baten grabaketan parte hartzera. Abentura-realityetan ezagunena den El Conquistador del Fin del Mundo telesaioaren hamargarren edizioaz ari gara.

Egun batzuk utzi dizkiegu leku berrira egokitzeko, eta erabaki dugu interesgarria litzatekeela elkarrizketa bat egin eta haiek kontatzea, ahal duten neurrian, beren bizipenak eta abenturak.

Egun on, mutilak. Ezer baino lehen, jaso ezazue Troka Abenturako talde osoaren agurra. Hemen, zuen hutsune handia sumatzen dugu, eta espero dugu zaudeten tokian zaudetela ederki pasatzen ariko zaretela.

Egun batzuk daramatzazue saioa grabatzen. Dena ondo orain arte? Zertan datza zuen egunerokoa?

AKaixo, taldeeeeeeeee! Esperientzia itzela izaten ari da. Paraje zoragarrietan gabiltza, joko eta erronkei begira irudimena garatzeko aukera ikaragarriak ematen dituztenetan. Aukera hau eduki ahal izatea oso garrantzitsua da. Egunak oso biziak dira: goizaldeko 05:00ak aldera jaikitzen gara, eta, programazioaren arabera, gero grabatuko diren joko eta erronkak prestatzen eta probatzen hasten gara. Parte-hartzaileekin batera aritu behar izaten dugunean, desberdina izaten da: adrenalina gehiago askatzen da, eta adi-adi ibili behar dugu dena aurreikusi bezala atera dadin.

Realityan garatuko diren probak prestatzeko eta koordinatzeko arduradunak zarete. Etxetik pentsatuta ekartzen dituzue ala tokiaren, eguraldiaren edota saioaren beharren arabera erabakitzen dituzue? Berritasunen bat edizio honetan?

Askotan, etxetik pentsatuta eramaten ditugu, edo, behintzat, haiek egiteko leku egokia topatzeko asmoz. Batzuetan, baina, ezinezkoa izaten da, eta beste gauza batzuk pentsatu behar izaten ditugu. Lanaren zati hau nahiko zirraragarria eta sortzailea da: bidean topatzen duzunarekin jolastuz jokoa edo erronka prestatzen dugu, gero probatu eta hobetzeko aukerak aztertzen ditugu. Berritasunei dagokienez, egon badaude, jakina, eta oso onak direlakoan gaude; halere, Julianek dioen moduan, “Honaino irakur dezakegu”. Zirraragarria izango da.

Hegazkina hartu aurretik, bazenekiten nora zindoazten?

Bagenituen erreferentziak, gure proposamenak osatu ahal izateko, gertuko tokiak aztertu ahal izateko… baina helmuga erabat ezezaguna izan da guretzat, taldeko inor ez zen hemen egona.

Saioko erronka guztiak gutxi ezagutzen dituzuen edo ezagutzen ez dituzuen paraje naturaletan garatzen dira. Baduzue tokiko gidari profesionalen talderik? Zein harreman duzue haiekin?

Talde guztietan, tokiko pertsona batzuek hainbat funtzio betetzen dituzte. Batzuek gauzak eramaten edo indarra eskatzen duten jardueretan laguntzen dute; beste batzuek, beren ezaugarriak direla eta, laguntza handia ematen dute alturako jardueretan. Gure kasuan, denetik dugu, talde nahiko jatorra osatu dugu, eta giro ona daukagu.

Lagunarteko harremana da, adeitsua. Gure pentsaerak eta bizitzari buruzko ikuspegiak ezberdinak izan arren, proiektua denontzat da garrantzitsua, eta denok uste dugu elkarlana ezinbestekoa dela saioa primeran atera dadin. Pozarren gaude tokiko taldeekin dugun harremanarekin. Gainera, asko erakusten digute hemengo kulturari buruz.

Segurtasuna oso garrantzitsua da. Parte-hartzaileek egin behar dituzten proba guztiek nolabaiteko arrisku-maila dute. Nola minimizatzen edo neutralizatzen dituzue arrisku-egoera horiek?

Lehen esan bezala, probak beti prestatzen ditugu aldez aurretik, probatu eta zein arrisku topa dezakegun edo topa dezaketen parte-hartzaileek aztertzen dugu; hala, horren arabera, arriskuak murrizteko neurriak hartzen ditugu.

Hala ere, oso gaitza da aurreikustea nola erreakzionatuko duten parte-hartzaileek zailtasunen aurrean. Aukera guztiak aintzat hartu eta gure ustetan arriskurik txikiena eragingo diena aukeratzen dugu. Dena den, batzuetan arrisku handiagoa izaten dute eguneroko bizimodu arruntean probetan baino.

Nor arduratzen da probak egiteaz, behin betiko onartu aurretik?

Bueno, proba nor prestatzen ari den, talde berak; zuzendaritza-taldeak berak ere probatu izan du baten bat. Behar bezala funtziona dezaten bermatu behar dugu, eta horretan denok laguntzen dugu./p>

Neurri handi ala txikiagoan, baduzue harremanik parte-hartzaileekin? Badakigu goseak eta egarriak egon ohi direla (espero dugu zuek behar bezala elikaturik eta hidrataturik egotea); hurbildu al zaizue inor janaria edo edaria eskatzera?

Parte-hartzaileekin urruneko harremana dugu; ezin dugu taldeen bizimodua eten, are gutxiago saioaren xedeak nahasiko dituzten harremanak sortu. Sarri, arnesak jartzera hurbiltzen gara, adibidez, baina agur soila besterik ez diegu egiten. Bizirik irauteko erronkari ahalik eta gehiena eutsi behar zaio.

Gure taldeari ez diote ezer eskatu, baina egia da nahiko zorrotzak garela parte-hartzaileen eta probak prestatzeko taldearen arteko harremanean.

Azkenik, konta daitekeen pasadizorik?

Esan diezazuekegu edizio gogorra izango dela, zirraragarria, eta ustekabe ugari izango dituela. Guk geure onena eman dugu ondo atera dadin, eta espero dugu hala izatea. Horretarako, dena den, jokoak eta erronkak ondo egoteaz gain, kamerak, soinua eta edizioa ere garrantzitsuak dira, jende asko eta talde asko ari gara lanean xede bera gogoan: El Conquistador del Fin del Mundo aurrera ateratzea.

Laster barru, gure lurraldera itzuliko gara, 2 hilabetez buru-belarri lanean aritu ostean. Espero dugu urtarriletik aurrera, ETB2n, zuek lan horren emaitzaz gozatu ahal izatea.

Azkenik, eskerrak eman nahi ditugu lan honetan parte hartzeko Troka Abentura erreferentzia izateagatik; guretzat ohorea izan da.

Eskerrik asko zuen denboragatik, onena opa dizuegu. Bueltan egongo gara, bikote.

Eskerrik asko, laster ikusiko dugu elkar Euskal Herrian. Agur bero bat.

Azken sarrerak

04Abe

Txapasi eta Álvarori elkarrizketa

[vc_row container_type="content-full" padding="padding-no" padding_top="0" padding_bottom="0" fixed_height="0" bgtype="bg-default" bgcolor="...
20Uzt

Troka Abenturaren aurpegi berria

[vc_row container_type="content-full" padding="padding-no" padding_top="0" padding_bottom="0" fixed_height="0" bgtype="bg-default" bgcolor="...