Troka abenturako udalekuetan izena emateko 5 arrazoi
Udako denboraldia heltzen denean umeek ordu libre asko dituzte ondo pasatu ahal izateko, horregaitik abenturanitz udaleku batean izena ematea oso ideia ona da udako oporraldia topera disfrutatu ahal izateko.
Jarraian 5 arrazoi nagusi emango dizkizuegu Troka Abenturako udaleku batzuetan izena emateko:
Gizarte eta komunikazio trebetasunak hobetzen dira
Troka Abenturako udalekuetan parte hartzen duten umeek lagun berri asko ezagutuko dituzte eta honek komunikazio eta gizarte trebetasunak asko hobetzea eragingo du. Esperientzia berriak lagun berriekin partekatzeak, ikuspuntu berriak eta baloreak partekatzea eragingo du eta honek familia eta lagunekiko komunikazioa asko hobetzea eragingo du.
Umeen independentzia eta autonomia hobetuko dira
Familiaren eguneroko konfort eremutik irtetzerakoan, umeak momentu oro ikasten dauden eta trebetasun pertsonalak frogatzen dituzten ingurune baten aurrean aurkitzen dira. Umeen erronka berriak gainditzeko gaitasuna handitu egingo da eta honek independentzia eta autonomia bultzatuko ditu.
Ingurune natural baten esperientzietan oinarritutako eredu batekin ikasiko du
Troka Abenturaren udalekuak inguru natural ezin hobeago batean antolatzen dira, Gorlizko hondartzatik metro eskasera eta Euskal Kostaldeko paisaia ederrez inguratuta. Ingurune natural honek abenturanitza esperientziak egiteko aukera ezin hobea ematen digu beti ere inguruarekiko errespetu osoz.
Kooperazio eta ingurugiroarekiko erresputu baloreak ikasiko dituzte
Kooperazioa eta ingurugiroarekiko errespetua Troka Abenturak antolatzen dituen udalekuen oinarrietako batzuk dira. Troka Abenturaren ingurugiroarekiko konpromezuaren barruan, balore hauek belaunaldi berriei transmititzea oso garrantzitsua dela uste dugu.
Gurasoentzako laguntza txikia
Udan familiako ordutegiak antolatzea zaila izaten da lanean dauden gurasoentzako. Troka Abenturako udalekuetan oso ordutegi zabala eskeintzen dugu, bai goizez zein arratsaldez, astean zehar edo asteburuetan. Modu honetan gurasoek erraztasunak izango dituzte ordutegiak hobeto antolatu ahal izateko, umeek uda ezin hobea disfrutatzen duten bitartean.
Guzti hau kontutan izanda ez dago inolako dudarik troka Abenturako udalekuak oporraldirako aukera ezin hobea direla. Kontsulta ezazu gure udalekuen katalogoa eta aukeratu zehar beharretara eta gustuetara hobekien moldatzen dena. Troka Abenturan zure zain gaude!
Azken berriak