Troka Abenturak antolaturiko udaleku, kanpamentu eta ikasketa-bidaietako segurtasun-neurri eta protokoloak

20 ekaina, 2019 troka Blog Escolar EU Etiketak:

medidas y protocolos de seguridad en Troka Abentura

Gurasook, seme-alabak udalekuetan apuntatu nahi ditugunean, normala da hainbat konturen gaineko kezka izatea: instalazioetako segurtasuna, udalekuen baimenak, begiraleen prestakuntza eta titulazioa, zein jarduera-mota egingo diren, udalekuetako arauak, material eta instalazioen garbiketa, bertan jan eta lo egin behar izanez gero zein elikadura jasoko duten eta nola emango duten gaua, etab.

Udaleku eta kanpamentuen baimenak

Uda datorrela, udaleku- eta kanpamentu-eskaintza zabala topatuko dugu, eta garrantzitsua da seme-alabak joango diren horiek beharrezko baimen guztiak dituztela ziurtatzea.

Ildo horretatik, Troka Abenturan udaleku, kanpamentu eta ikasketa-bidaiak antolatzeko beharrezko baimen guztiak ditugu. 20 urte daramagu haur eta eskola-adineko gazteentzako honelako programa eta jarduerak sustatzen. Gainera, Gorlizko Udalak antolaturiko udalekuak kudeatzen ditugu.

Tituludun eta eskarmentudun begiraleak

Gurasook eskatu egin behar dugu gure haurrekin jardungo duten pertsonek eskarmentua eta titulu profesionalak izatea, bai eta prestakuntza egokia ere, lana behar bezala egin eta balizko erronkei aurre egin diezaieten.

Troka Abenturan lan egiten duten begiraleek lanbide-heziketa ikasiak dira, edo Natur Ingurunean Gorputz eta Kirol Ekintzetako Teknikariak, Gorputz eta Kirol Ekintzak Gidatzeko Teknikariak… gure jarduerak behar den moduan garatzeko sorturiko prestakuntzak guztiak.

Instalazioetako segurtasuna

Troka Abenturak Gorlizko Aterpetxea kudeatzen du, hondartza ondoan dagoen eraikina. Sukaldea, dutxak, komunak, logelak eta 2.000 metro koadrotik gorako lorategia ditu. Bertan egiten dira lurreko jarduera gehienak. Instalazio hauek guztiek baimen eta segurtasun-neurri guztiak dituzte.

Jardueretako segurtasuna

Turismo Bizi eta Abentura Kiroletako jarduera guztiek izaten dute nolabaiteko arriskua. Troka Abenturak, arriskuok ahalik eta gehien minimizatzeko, giza baliabide eta baliabide materialak ditu, baina beti izango da kontrolatu ezinezko arrisku-tarteren bat. Parte-hartzaileek hori jakin behar dute, onartu, eta, ildo horretatik, gidari eta begiraleek esandakoari jarraiki lagundu.

Arestian aipatu bezala, gure begiraleek egingo dituzten jarduera guztietan haurrei laguntzeko prestakuntza dute.

Gainera, materialak azterturik eta egoera onean daude, hainbat garbiketa-protokolo eta aldizkako azterketa gaindituta. Piraguak, bodyboard egiteko oholak, neoprenoak, kaskoak, arnesak… denak.

Era berean, haur-talde bakoitzeko begirale-ratioari berebiziko garrantzia ematen diogu. Ratio hori egin beharreko jardueraren edo taldearen berezitasunen baten araberakoa da.

Troka Abenturan, berebiziko garrantzia ematen diogu segurtasunarekin loturiko kontu orori. Abentura-jarduerak antolatzen adituak gara, eta gure publikora egokitzen ditugu, esperientzia beti izan dadin ona eta alferrikako arriskuak saihesteko.

Adibidez, uste badugu eguraldiak jarduerak berekin dakarren arriskua areagotuko duela, nahiago dugu jarduera bertan behera utzi, alferrikako arriskuak ekiditeko.

Alergiak, intolerantziak eta behar bereziak

Udaleku, kanpamentu, ikasketa-bidaia zein jardueren kontratazioan etortzen diren talde gehienetan alergia, intolerantzia edo behar bereziren bat duten haurrak izaten ditugu. Elikaduraren arloko alergia edo intolerantziaren bat izan daiteke, materialen batekiko alergia edota intsekturen baten ziztadarekikoa. Dibertsitate funtzionala, intelektuala… duten haur eta gazteak ere etortzen dira.

Taldearen ezaugarriak aldez aurretik ezagutzeko, Troka Abenturak galdetegi bat bidaltzen die ikastetxeei, ikasketa-bidaien kasuan, eta gurasoei, udaleku eta kanpamentuen kasuan, halako kontuak argitzeko.

Xedea da talde bakoitzaren ezaugarriak aldez aurretik ezagutzea, hartara jarduerak, materialak, menuak edo, are, begirale-ratioa ere egokitu ahal izateko.

Informazio hori oso garrantzitsua da, eta horregatik tematzen gara hainbeste hezitzaile zein gurasoek kontu hauei buruzko informazio zehatza eman diezaguten.

Gure interesik handiena da Troka Abenturara etortzen diren eta gugan konfiantza duten pertsona guztiek oroitzapen polita izatea gerora. Horregatik, gure konpromisoa profesionaltasuna eta gauzak behar bezala egitea da.

 

Azken berriak

20Eka

Elkarkizketa: Jon Rica

[vc_row container_type="content-full" padding="padding-no" padding_top="0" padding_bottom="0" fixed_height="0" bgtype="bg-default" bgcolor="...
19Uzt

Troka Abenturaren aurpegi berria

[vc_row container_type="content-full" padding="padding-no" padding_top="0" padding_bottom="0" fixed_height="0" bgtype="bg-default" bgcolor="...