fbpx

Nola antolatu ikasketa-bidaia bat

20 urtarrila, 2020 troka Blog Escolar EU Etiketak: ,

Como organizar un viaje de estudios. Difruta con tus compañeros del meor viaje de estudios de la Costa Vasco con Troka Abentura.

Irakaslea, begiralea edo IGEren bateko kide bazara, eta aurten zure lehen ikasketa-bidaia antolatzea suertatu bazaizu, post hau baliagarria izango zaizu dena antolatu bezala atera dadin egin behar dituzun urratsak ezagutzeko. Izan ere, irakasleentzat ez da batere erraza izaten horrelako jarduera bat antolatzea eta kudeatzea.

Ikasketa-bidaiak asteburu batekoak edo astebetekoak izan ohi dira, eta helmugak oso desberdinak izan daitezke, dela norbere lurralde eta herrialdean bertan, dela atzerrian. Lehenengo kasuan, irakasleak eurak arduratzen dira kudeatzeaz; bigarrenean, aldiz, bidaia-agentziek antolatzen dituzte (joan-etorriak, hotelak…).

Ikasketa-bidaiarako helmugaren hautaketa

Eskuarki, irakasleak arduratzen dira honetaz.

Helmuga egokia topatzea ez da eginkizun erraza, batez ere aurreneko aldian. Hainbat kontu hartu behar dira kontuan: helmugako kultur esangura, aisialdi-aukerak edota natur ingurunea, kasu. Aintzat hartu beharreko beste kontu garrantzitsu baino garrantzitsuago bat da zein datatan egingo dugun ikasketa-bidaia, horren arabera izango baitugu helmugan leku gehiago ala gutxiago, prezio merkeagoak ala garestiagoak eta eguraldi ona ala txarra.

Hainbat helmuga aukeratutakoan, oso lagungarriak izango zaizkigu beste bidaiari batzuen iruzkinak eta esperientziak, leku baten eta bestearen egokitasuna ezagutzea ahalbidetuko baitigute.

Jakinarazpena parte-hartzaileei eta haien familiei

Behin balizko helmuga(k) zehaztuta, oso garrantzitsua da gurasoak ados egotea.

Horregatik, zein helmuga ditugun gogoan jakinaraziko diegu. Era berean, beren seme-alabek bisitatuko duten tokiaren eta bertan egingo duten jarduera-moten gaineko informazio gehigarria aurkeztu beharko diegu, hala nola ostatuari, otorduei, kostu ekonomikoari… buruzkoa ere.

Hori guztia e-postaz egin dezakegu, kontaktu-zerrenda bat osaturik, edo WhatsApp bidez, interesdunekin taldea osaturik.

Alten eta bajen kudeaketa

Helmuga erabakitakoan, hurrengo urratsa da jakitea zein ikasle joango den bidaiara eta zein ez. Horretarako, epemuga bat jarriko dugu izena eman dezaten; data hori igarotakoan, bukatutzat joko dugu izena emateko prozesua.

Helmuga gehienek epemuga bat ezarriko digute alta edo baja berriak onartzeko. Bajen kasuan, oro har, ez digute eragozpenik jarriko, betiere tartean arrazoi garrantzitsuren bat egonez gero, hala nola, gaixotasuna edo ondoeza. Ziurrenik, baja egiaztatzeko agiriren bat eskatuko digute.

Geure burua babesteko, onena da behin helmuga hautatutakoan informazioa eskatzea ordainketak egiteko baldintzen gainean, horrela familiei garaiz jakinarazi ahal izateko.

Garrantzitsua da familiek argi izatea zein epe dagoen izena emateko eta zein diren helmugak ezarritako baldintzak. Horrela, buruhausteak saihestuko ditugu.

Ikasketa-bidaiako finantzen kudeaketa

Ikasketa-bidaia edo ikasturte-amaierako txangoa antolatzerakoan kontuan hartu beharreko beste kontu bat altxortegia da. Normalean, irakaslea arduratuko da hau kudeatzeaz.

Lehenik eta behin, argi izan behar dugu ikastetxeak bere gain hartuko dituen gastuak, edo zati bat, laguntza-motaren bat jasoko dugun eta zein diru-kopuru jarri behar duten familiek. Parte-hartzaile bakoitzak ordaindu beharrekoa dakigunean, gurasoei jakinaraziko diegu.

Halaber, protokolo bat ezarri beharko dugu ordainketetarako: dirua sartzeko kontu-zenbakia, zenbatekoak ordaintzeko epea (helmuga izateko hautatu dugun enpresak ezarri ohi du) eta dirua sartzean adierazi beharreko kontzeptu zehatza ordainketa bidaian parte hartuko duen pertsona bakoitzarekin lotzeko, horrela dena kontrolpean izan dezagun.

Helmugan egiteko jardueren hautaketa

Printzipioz, hautaturiko helmuga aukeratzeko arrazoietako bat bertan egin ahal izango ditugun jarduera-motak dira, neurri batean.

Helmuga zein den, jarduerak sorta itxi batean bil daitezke, edo parte-hartzaileen zaletasunen eta beharren arabera erabaki. Gainera, kontuan hartu behar dugu eguraldiak ere baldintza dezakeela jarduerak egin ahal izatea ala ez, batez ere kanpoaldekoak.

Ohikoena eta eraginkorrena da irakasleek eurek aukeratzea zein jarduera egingo diren. Familiei hautaketa horretan parte hartzeko aukera emanez gero, prozesua asko korapila daiteke, eta irakasleek egundoko buruhausteak izan ditzakete.

Taldearen berezitasunen kudeaketa

Gure ikasle-taldeak ez dira heterogeneoak, eta baliteke zenbait partaidek behar bereziak izatea, izan nabarmenak ala ez. Onena da familiek eurek adieraztea beren semeak edo alabak ba ote duen minusbaliotasun, intsektuen ziztadekiko alergia edo elikadura-alergia, gaixotasun kroniko edo fobiaren bat.

Honezkero jakingo dugunez bidaiara nor etorriko den eta nor ez, orri-eredu bat presta genezake partaideen familiek gai hauei buruzko galderen eremua bete dezaten.

Garrantzitsua da helmugan taldearen berezitasunak ezagutzea, bai jarduerak bai menuak egoki presta ditzaten. Horrez gain, begiraleek jakin beharra dute beren taldean ba ote dagoen intsekturen baten ziztadarekin arazoak izan ditzakeenik, asma duenik…

Jarri arreta berezia atal honi. Guretzat, garrantzitsuena partaideen segurtasuna eta ongizatea dira.

Beharrezko dokumentazioaren kudeaketa

Ohikoena da helmugako establezimenduak berak eskatzea ikastetxeari eta partaideei dagozkien zenbait agiri, zeinak ezarritako epean eta moduan aurkeztu beharko ditugun.

Oro har, orri batzuk bidaliko dizkigute, guk bete eta atzera haiei itzultzeko. Garrantzitsua da informazioa behar bezala betetzea.

Troka Abenturan, multiabentura-jarduerak, udalekuak, kanpaldiak eta ikasketa-bidaiak garatzen ditugu, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergoko ikasleekin. Horrez gain, gure begirale guztiak tituludunak dira, eta hainbat adinetako ikasleekin lan egiten ohituta daude.

Gure jarduera-base osoa, kudeatzen dugun aterpetxea eta haren ingurunea ezin hobeak dira neska-mutilek egun ezin dibertigarriagoak igaro ditzaten natura betean.

Ikasketa-bidaia bat antolatzekotan bazaude, zure esanetara gauzkazu. Dei egin edo idatz iezaguzu, eta gure aukera guztien berri emango dizugu.

 

Azken berriak

20Urt

Nola antolatu ikasketa-bidaia bat

[vc_row container_type="content-full" padding="padding-no" padding_top="0" padding_bottom="0" fixed_height="0" bgtype="bg-default" bgcolor="...
20Eka

Elkarkizketa: Jon Rica

[vc_row container_type="content-full" padding="padding-no" padding_top="0" padding_bottom="0" fixed_height="0" bgtype="bg-default" bgcolor="...
19Uzt

Troka Abenturaren aurpegi berria

[vc_row container_type="content-full" padding="padding-no" padding_top="0" padding_bottom="0" fixed_height="0" bgtype="bg-default" bgcolor="...