Jarraitu abentura
Troka Abenturak abentura berri hau proposatzen dizu, telebistan askotan ikusi ahal izan dituzun jolas, erronka eta dinamikekin. Gure lurretan eta harantzago ezagunena «El Conquistador del Caribe» da. Bertan, gure taldeko kide batzuk joko eta dueluetako batzuk diseinatzen eta muntatzen ari dira, eta beste erreality ezberdinetan, Basetxea, Conquistour, Inzan Invictus,…
Troka taldeari elkarrizketa Conquiseko muntaketa egun batean
Argi daukagu paisaiak eta, batez ere, programa horietan egiten diren muntaiak errepikatzeko zailtasuna, baina askotan pantailaren atzean ikusten dituzuen dinamika, joko, duelu, estrategia, pikeak, eta abarren zati bat hurbildu nahi dizuegu. Jendeak probatzen duenean, errazago ematen du telebistan ikusten denean. Eta zu, animatzen al zara zure koadrila, talde, enpresarekin esperientzia bizitzera?
Aurkituko al duzue sua?, zer moduz formula matematikoak?, eta abordatze-sarea?, edo orekatuagoa zara barrikarekin, edo oreka eta indarra gehiago kapitainarekin, aingurarekin lortuko al dituzue kutxa irekitzeko giltzak?, taldea gai izango al da tirolina pasatzeko? Nola zoazte puzzlearekin?
Joko eta dueluetan, zuen taldeek probak gainditu ahal izateko estrategia bat diseinatu beharko dute. Oreka, indarra, koordinazioa, entzuten jakitea, zuzentzen jakitea, talde-lana, tenplea, potentzia, erresistentzia.
Edonon egiten ditugu. Probak lekuaren baldintzen araberakoak dira.
Joango gara konkisetik?
Behean, Emakumezkoen Futbol Taldearekin egindako troka ginkana baten bideo bat.
Ginkana “El Conquis”era joango al gara?
Kokapena
Edozein tokitan
Iraupena
2 ordu
Tarifak
Gorlizen 25 euro/pertsona
gutxieneko prezioa 280 euro/talde
beste leku batzuk kontsultatu
Jardueraren Erreserba
Online-ko erreserbari buruzko informazio garrantzitsua, irakurri jarraitu aurretik
Jarduera hautatu 5 ordu
Galderarik?