Jarduerak koadrila eta tadeentzat

Ezkongabeen agurrak, helduen urtebetzeak, ospakizunak

Abentura anitzeko jarduerak eta ginkanan koadrila eta taldeentzat

Ginkanak ezkongabe-agurretan, helduentzako urtebetetzeetan, familian, taldean edo koadrilan bizitzeko. Bizi Troka Abenturarekin esperientzia paregabe eta ahaztezinak. Hurbildu zaitez gure ohiko lantokira edo abentura hurbilduko dizugu zauden tokian zaudela. Eta zer moduz ibilbide edo ibilaldi bat naturan zehar? Talde profesional handi bat zure esanetara abentura bizitzeko, emozioak eta bizipenak partekatzeko.

Herri eta auzoetako jaietarako jarduerak

Taldekako proba askorekin jokatzen dugu, zuen festa eta ekitaldietarako taldekako lehiaketa ez ohiko batean tarte dibertigarri bat pasatzeko.

Ginkana “El Conquis”

Troka Abenturak abentura berri hau proposatzen dizu, telebistan askotan ikusi ahal izan dituzun jolas, erronka eta dinamikekin.

Ginkana Baserri, baserriko jolasak, herri kirolak

Taldekako ginkana, erronka bihurtutako baserriko lan eta jolas tradizionalekin. Euskal kultura eta kirola jokuaren bidez.

Ginkana erronkak

Taldekako jarduera, hainbat erronkari aurre egiteko. Estrategia, bizkortasuna, indarra, koordinazioa, baina garrantzitsuena, taldeak probak eta erronkak gainditzeko duen gaitasunean sinestea. Partehartzaileen profilaren arabera jokuak egokitzen dira, denontzat dira eta.

Paseoan Txapasekin

Txapas Mendi Gida bat da, eta hainbat hamarkada daramatza Gorlizen lanean, Bizkaiko Flysch-a dagoen udalerrian. Nire lurrarekiko, mendiarekiko eta euskal kulturarekiko grina partekatzen dut.

 

Ezkondu aurreko agur originalak

Abenturaz eta barrez betetako ezkondu aurreko agurrak. Agur dibertigarriak. Abentura-jarduerak, ginkanak, jolasak, dena, egun handi bat ospatzeko eta oroitzapen ahaztezin bat izateko.

 

Abentura familian

Ginkana dibertigarriak, ibilaldiak, mendi-ibilaldiak, proposamen asko eta plan ugari aktibitateak ahaztezinez edo abenturazko egun batez maiteenen artean topera gozatzeko.

Helduentzako urtebetetzeak eta urteurrenak

Urtebetetze bat edo urteurren bat ospatzea pentsatzen ari bazara, baina zerbait berezia, originala eta dibertigarria izatea nahi baduzu, Troka Abenturan ginkanak eta joku ezberdinak proposatzen dizkizuegu.

Zauden lekuan eramango dizugu aktibitatea

Gure jolas guztiak eramaten dizkizugu zauden lekura, eta, horrela, taldekako lehiaketa ez-konbentzional batean denbora-pasa dibertigarria egin dezakezue.

Ibilbide digital Eusditi

Hiriak eta herriak modu dibertigarrian ezagutu nahi dituzu? Utzi gure ibilbide digitalen proposamenekin jolasten, galderak, puzzleak, argazkiak,…

Galderarik?

Jarri gurekin harremanetan

Bezeroarentzako Arreta

  • Email: troka@troka.com
  • Telefonoa: (0034) 659 39 40 88
  • Whatsapp: (0034) 659 39 40 88
  • Helbidea: C/ Artzetaz, Manzana 2, Pabellon 6 – 48630 Gorliz (Bizkaia). Euskal-Herria


    pon el resultado de esta operación en la siguiente casilla