fbpx

IBILBIDE DIGITAL INTERAKTIBOAK

Ezagutu lekuak eta istorioak jolasten

Hiriak eta herriak modu dibertigarrian ezagutzeko gogoa al duzu? Utzi gure ibilbideen proposamenak egiten.

Hainbat ibilbide lantzen ari gara, eta hainbat erronka aurki ditzakezu: galderak, puzzleak, argazkiak, bideoak, asmatu hitza, urkatua, aurkitu bikotea, lotutako hitzak… Zure bikotekidearekin, familiarekin, lagunekin, zuk bakarrik egin ditzakezu jolas hauek eta, aldi berean, leku hauek, pasadizoak, txoko bereziak, bitxikeriak ezagutu. Datu-konexioa duen telefono bat edukitzea nahikoa da joko horiek egin ahal izateko.

Gaur egun, publiko orokorrarentzat honako joko hauek daude eskuragarri:

Orozko de la mano de Mari (euskaraz eta gaztelaniaz)

Maruri-Jatabeko ondarea. Maruri herrira bisita Basa-Jairen eskutik (euskaraz)

Urdaibai Go, Uribe Go eta Lea-Artibai Go hiru eskualde hauek ibilgailuz egiteko joko berezi batekin ezagutzen ditu. Eskualde bakoitzean joko bat dago 48 ordutan egin ahal izateko (euskaraz eta gaztelaniaz)

VisitGorliz go, Gorlizen jolasa Garaiko Anton Pirataren eskutik (euskaraz eta gaztelaniaz)

Eta joko berriak lantzen jarraitzen dugu

Erakunde turistikoa bazara, hotela bazara, baliabide turistikoa bazara… ibilbide bat antola diezazukegu zure bisitarientzat.

Talde itxia bazarete, koadrila bat, eskola bat, enpresa bat, elkarte bat… joko pertsonalizatua sor dezakegu zuen artean parte har dezazuen.

Informazio gehiago

KOKAPENA

Euskal Herri osoan

IRAUPENA

2 ordutik – 48 ordurarte

DENBORALDIA

Urte Osoa

TARIFAK

Tarifa taula

Galdetu non daude joku dohainik.