Gorlizko aterpetxea

Gorlizko Aterpetxea hondartzaren ondoan dago kokatuta, Bilbotik 27 km.tara eta inguru natural ikusgarri batean. Garraio publikoari esker Bilbotik aterpetxera etorri zaitezke, Bilboko Metroa eta Bizkaibus zerbitzuak erabiliz.

Guztira 55 plaza ditu, 4 eta 8 ohe arteko logeletan banatuta. Logelek ez dute bainu pribaturik, hauek aterpekide guztientzako amankomunak dira. Aterpekideek mahai-jolasak dituen egongela gela bat dute eskuragarri eta baita kanpoaldean eremu berdeak ere. Ostatu aukera desberdinak eskeintzen dira, loa eta gosaritik hasita pentsio osora.

Gorlizko Aterpetxea Nazioarteko Gazte Aterpertxeen Sarearen barnean dago, horregaitik bertan lo egin ahal izateko  haur/gazte elkarte bateko kide, kirol-elkarte bateko kide izatea edo Aterpetxe Kide Txartela izatea beharrezkoa da.

Gorlizeko Aterpetxea Bizkaiko Foru Aldundiaren jabegoa da, Euskara eta Kultura sailarena hain zuzen ere eta 2000. urtetik gerora Troka Abenturak kudeatzen du.

Eskola edo haur/gazte elkarteen egonaldiak Gorlizko Aterpetxean turismo aktibo edo abenturanitza aktibitateekin konbinatu behar dira. Aktibitate hauek web orri honetan kontsultatu daitezke.

Hurrengo estekan Gorlizko Aterpetxearen instalazioen eta inguruaren bideoa ikusi dezakezue, horretarako sakatu hemen.

  • Imagen exterior del albergue de Gorliz. Albergue bilbao.
  • Imagen de las instalaciones del albregue de Gorliz. Lugares comunes. Albergue bilbao.