Ginkana Baserri
Ginkana Baserri
Taldekako Ginkana, erronka bihurtutako baserriko lan eta joko tradizionalekin. Buelta bat eman diogu eta herri kiroletatik jarduera hau modernizatu dugu. Baserri mundua bizitzeko modu ezberdina. Trebetasuna, indarra, oreka eta kordinazioa osagai garrantzitsuak dira zure taldea proba dibertigarri horiei aurre egin diezaien.
Jarduera ia edozein espaziotan egin daiteke, bai barruan, bai kanpoan. Nahi duzuen lekura eramaten dugu jarduera; bestela, jarduera egin ahal izateko lekuak proposatzen dizkizuegu, baita bazkari eta/edo afari on batekin uztartu ahal izateko lekuak ere.
Herrietako jaiak, ekitaldi bereziak, ezkongabeen agurrak, urtebetetzeak... edozein arrazoi da ona ginkana honetaz gozatzeko.