ERRONKA
“Erronka” team building aktibitatearekin talde-dinamika bat proposatzen dugu. Honetan trebetasun, oreka eta kolaborazio proba desberdinak gainditu beharko ditugu. Taldeak adimena zorroztu beharko du eta ahalik eta proba gehien irabazi, azken probari begira ahalik eta abantaila gehien izateko asmoarekin.
Ur edo lur erronkak izan daitezke, taldea ingurura moldatu beharko delarik eta inguru edo probaren arabera norbanakoen trebetasunak bultzatu taldearen garaipena lortzeko, kooperazioa, komunikazioa eta talde lana bultzatuz.
Euskadin, team building erronka onartu ezazu eta zure lan-taldea garaipenera eraman ezazu.