Category: Blog Escolar EU

20 Eka

Troka Abenturak antolaturiko udaleku, kanpamentu eta ikasketa-bidaietako segurtasun-neurri eta protokoloak

troka Blog Escolar EU Etiketak:

medidas y protocolos de seguridad en Troka Abentura

Gurasook, seme-alabak udalekuetan apuntatu nahi ditugunean, normala da hainbat konturen gaineko kezka izatea: instalazioetako segurtasuna, udalekuen baimenak, begiraleen prestakuntza eta titulazioa, zein jarduera-mota egingo diren, udalekuetako arauak, material eta instalazioen garbiketa, bertan jan eta lo egin behar izanez gero zein elikadura jasoko duten eta nola emango duten gaua, etab.

Udaleku eta kanpamentuen baimenak

Uda datorrela, udaleku- eta kanpamentu-eskaintza zabala topatuko dugu, eta garrantzitsua da seme-alabak joango diren horiek beharrezko baimen guztiak dituztela ziurtatzea.

Ildo horretatik, Troka Abenturan udaleku, kanpamentu eta ikasketa-bidaiak antolatzeko beharrezko baimen guztiak ditugu. 20 urte daramagu haur eta eskola-adineko gazteentzako honelako programa eta jarduerak sustatzen. Gainera, Gorlizko Udalak antolaturiko udalekuak kudeatzen ditugu.

Tituludun eta eskarmentudun begiraleak

Gurasook eskatu egin behar dugu gure haurrekin jardungo duten pertsonek eskarmentua eta titulu profesionalak izatea, bai eta prestakuntza egokia ere, lana behar bezala egin eta balizko erronkei aurre egin diezaieten.

Troka Abenturan lan egiten duten begiraleek lanbide-heziketa ikasiak dira, edo Natur Ingurunean Gorputz eta Kirol Ekintzetako Teknikariak, Gorputz eta Kirol Ekintzak Gidatzeko Teknikariak… gure jarduerak behar den moduan garatzeko sorturiko prestakuntzak guztiak.

Instalazioetako segurtasuna

Troka Abenturak Gorlizko Aterpetxea kudeatzen du, hondartza ondoan dagoen eraikina. Sukaldea, dutxak, komunak, logelak eta 2.000 metro koadrotik gorako lorategia ditu. Bertan egiten dira lurreko jarduera gehienak. Instalazio hauek guztiek baimen eta segurtasun-neurri guztiak dituzte.

Jardueretako segurtasuna

Turismo Bizi eta Abentura Kiroletako jarduera guztiek izaten dute nolabaiteko arriskua. Troka Abenturak, arriskuok ahalik eta gehien minimizatzeko, giza baliabide eta baliabide materialak ditu, baina beti izango da kontrolatu ezinezko arrisku-tarteren bat. Parte-hartzaileek hori jakin behar dute, onartu, eta, ildo horretatik, gidari eta begiraleek esandakoari jarraiki lagundu.

Arestian aipatu bezala, gure begiraleek egingo dituzten jarduera guztietan haurrei laguntzeko prestakuntza dute.

Gainera, materialak azterturik eta egoera onean daude, hainbat garbiketa-protokolo eta aldizkako azterketa gaindituta. Piraguak, bodyboard egiteko oholak, neoprenoak, kaskoak, arnesak… denak.

Era berean, haur-talde bakoitzeko begirale-ratioari berebiziko garrantzia ematen diogu. Ratio hori egin beharreko jardueraren edo taldearen berezitasunen baten araberakoa da.

Troka Abenturan, berebiziko garrantzia ematen diogu segurtasunarekin loturiko kontu orori. Abentura-jarduerak antolatzen adituak gara, eta gure publikora egokitzen ditugu, esperientzia beti izan dadin ona eta alferrikako arriskuak saihesteko.

Adibidez, uste badugu eguraldiak jarduerak berekin dakarren arriskua areagotuko duela, nahiago dugu jarduera bertan behera utzi, alferrikako arriskuak ekiditeko.

Alergiak, intolerantziak eta behar bereziak

Udaleku, kanpamentu, ikasketa-bidaia zein jardueren kontratazioan etortzen diren talde gehienetan alergia, intolerantzia edo behar bereziren bat duten haurrak izaten ditugu. Elikaduraren arloko alergia edo intolerantziaren bat izan daiteke, materialen batekiko alergia edota intsekturen baten ziztadarekikoa. Dibertsitate funtzionala, intelektuala… duten haur eta gazteak ere etortzen dira.

Taldearen ezaugarriak aldez aurretik ezagutzeko, Troka Abenturak galdetegi bat bidaltzen die ikastetxeei, ikasketa-bidaien kasuan, eta gurasoei, udaleku eta kanpamentuen kasuan, halako kontuak argitzeko.

Xedea da talde bakoitzaren ezaugarriak aldez aurretik ezagutzea, hartara jarduerak, materialak, menuak edo, are, begirale-ratioa ere egokitu ahal izateko.

Informazio hori oso garrantzitsua da, eta horregatik tematzen gara hainbeste hezitzaile zein gurasoek kontu hauei buruzko informazio zehatza eman diezaguten.

Gure interesik handiena da Troka Abenturara etortzen diren eta gugan konfiantza duten pertsona guztiek oroitzapen polita izatea gerora. Horregatik, gure konpromisoa profesionaltasuna eta gauzak behar bezala egitea da.

 

Azken berriak

20Eka

Elkarkizketa: Jon Rica

[vc_row container_type="content-full" padding="padding-no" padding_top="0" padding_bottom="0" fixed_height="0" bgtype="bg-default" bgcolor="...
19Uzt

Troka Abenturaren aurpegi berria

[vc_row container_type="content-full" padding="padding-no" padding_top="0" padding_bottom="0" fixed_height="0" bgtype="bg-default" bgcolor="...

 

20 Eka

Elkarkizketa: Jon Rica

troka Blog Escolar EU Etiketak:

Jon Rica
Troka Abenturako jarduera-begiralea

Jon Rica, monitor de Troka Abentura, junto a su amatxu.

Gaurkoan, Jon Ricari egin diogu elkarrizketa. Goi-denboraldian, Gorlizko gure jarduera-egoitzako begiraleetako bat da, hala udaleku eta ikasketa-bidaietan nola gure jarduerak kontratatzen dituzten talde eta familiei laguntzen.

Egun on, Jon. Ezer baino lehen, zenbat urte duzu? Eta zenbat urte daramazu turismo aktibo eta abenturazkoan begirale-lanetan?
Egun on! 22 urte ditut, eta denboraldi honekin dagoeneko lau urte daramat sektore honetan lanean.

Zergatik eta noiz erabaki zenuen lan honetan aritzea?

Goi-mailako kiroletako gradua ikasten hasi nintzen, aire zabaleko kiroletan berezitua. Ikasturteak aurrera egin ahala, gero eta interesgarriagoa iruditzen zitzaidan, eta gero eta argiago nuen kirolarekin loturiko zerbaiten jardun nahi nuela. Gradua amaitutakoan, praktikak egin behar izan nituen; zati bat Troka Abenturan egin nuen, eta orduan konturatu nintzen honetan behar egitea gustuko dudala. Gainera, zorte handia izan nuen, praktikak amaituta Trokakoek eurekin lan egiten hastea nahi izan baitzuten. Harrezkero, hemen nago.

Zer da zure lanbidean gogokoen duzuna?

Aire zabalean jarduerak egitera datorren orori gozatzen eta tarte atsegina igarotzen lagundu ahal izatea, eta ingurune naturalean abentura-kirolen bidez nire zaletasunak haiekin partekatzea. Neuk ere gozatuz, gainera.

Egiten dituzun jarduerak askotarikoak dira: lurrekoak, batetik, eskalada eta arku-tiroa, esaterako; uretakoak, bestetik, bodyboard, BigSUP eta coasteering, kasu. Zein prestakuntza behar da horren jarduera ezberdinetan trebatzeko?

Gorputz eta Kirol Ekintzen Animazioko Goi Mailako Gradua ikasita, nik eginiko aire zabaleko jarduerei buruzkoa, zehazki. Ikastaroaren barruan, Troka Abenturan egiten ditugun ia jarduera guztietan trebatu ginen. Dena den, prestakuntza horretaz gain, bestelako ikastaroak eta prestakuntza-saio zehatzak egiten ditugu: mendia, eskalada, bigSUP, piragua…

Nolakoa da goi-denboraldiko jardueretan aritzen den pertsona baten eguna?

Mugitua bezain entretenigarria, egia esan. Jarduera hasi baino ordu erdi lehenago iristen gara beti, beharrezko materiala prestatzeko eta egin beharrekoa antolatzeko. Hainbat faktore dela eta, meteorologia, adibidez, aldaketarik izan daiteke. Dena prest dugunean, bezero guztiak hartu, jarduerari dagozkion aurretiko azalpenak eman, eta hasi egiten gara. Jarduera egiteko, ordutegia hartzen dugu kontuan, baita balizko txandak ere. Jarduera amaitutakoan, jaso, garbitu eta materiala bere lekuan utzi behar da, hurrengo egunean dena eskura eta erabiltzeko prest izan dadin. Amaitutakoan, jarduera bakoitzaren ebaluazioa ere egiten dugu, dena jasota gera dadin eta hobera egin dezagun. Horrela, jarduera bukatutzat ematen dugu.

Troka Abenturak ekainean, uztailean eta abuztuan antolatzen ditu udalekuak. Izan zara begiralea haietan?
Bai, azken bi udetan udalekuetako begirale aritu naiz.

Zure eskarmentuan oinarrituta eta seme-alabak multiabentura-udalekuetan apuntatzea pentsatzen ari diren gurasoak gogoan, zein onura dakarkiete, zure ustez, halako udalekuek haurrei?

Nik uste dut onura bat baino gehiago dakartela, baina, nagusiki, lagunak egiten direla. Gainera, haiekin batera jarduera fisikoak egiten dituzte ingurune naturalean, eta horrela elkarri eragiten diote, hainbat jarduera elkarrekin egitekoak baitira, talde-lana eginda, alegia. Horrez gain, egiten ditugun jarduerak askotarikoak dira, ez dugu jarduerarik errepikatzen aste osoan, eta beti izango da begirale bat, gutxienez, taldea artatzen eta taldekideek primeran pasa dezaten saiatzen. Beraz, zure seme-alabek udan goiz dibertigarriak igaro ditzaten nahi baduzu, apunta itzazu gure udalekuetan!

Gurasoen kezka logikoa seme-alaben segurtasuna da. Kontatuko zeniguke zein protokolo-mota duen Troka Abenturak bere jardueretan izan daitezkeen arriskuak minimizatzeko?

Ezer baino lehen, gehieneko haur-kopurua dugu begiraleko, haur guztiak behar bezala artatzeko eta zaintzeko; gainera, jarduera lurrekoa edo uretakoa den, ezberdina da: uretako jardueretan, gehieneko kopurua lurrekoetan bano txikiagoa da. Jarduera guztietan dago balizko istripuak ekiditeko hainbat segurtasun-arau, zeina jarduera egiten hasi baino lehen azaltzen eta garbi uzten diren; behar beste aldiz errepikatzen ditugu, argi geratu eta denek errespetatu arte. Gure ustez, segurtasuna da garrantzitsuena, eta jolasa gero dator, lehenengorik gabe bigarrena arriskutsua izan baitaiteke.

Zein lan-giro duzue abenturakideon artean?

Kideon arteko giroa oso ona da, bulegoan erreserbak kudeatzen dituztenekin eta sukalde- zein garbiketa-taldekoekin dagoena barne. Begiraleok beti ibiltzen gara barrez eta elkarri laguntzen, jakina. Gauzarik inportanteenetakoa da, horrela dena errazagoa eta eramangarriagoa baita. Beraz, lan-giro oso ona dugula uste dut.

Behe-denboraldian, inguru hauetan nahikoa lan-kargarik ez dagoenean, zer egiten duzu?

Inguru hauek behin-behinean utzi eta Pirinioetara jotzen dut, elurretan lan egitera. Neguan, elurretako motoen gidari egin dut lan azken bi urteotan. Iaz, Huescako Tena Haranean izan nintzen, eta joan den neguan, berriz, Baqueiran. Elurra eta hondartza gustuko ditudanez, biak uztartzeko modu egokia topatu dut, eta, gainera, ogibidea.

Bukatzeko, urte hauetan bizi izandako pasadizoren bat kontatzerik?

Orientazioa galdutako hainbat surflarirekin has ninteke, olatuak itsasertzetik itsas barrurantz hartzen saiatzen direnak edo ohola gilak gora dituela erabiltzen dutenak… Snorkel-tutuaz ur azpian arnasa hartzen saiatu eta ezin zuelako kexatu denik ere izan dugu…

Eskerrik asko, Jon. Gozamena izan da zurekin hitz egitea. “Troka, talde biribila”

Azken berriak

20Eka

Elkarkizketa: Jon Rica

[vc_row container_type="content-full" padding="padding-no" padding_top="0" padding_bottom="0" fixed_height="0" bgtype="bg-default" bgcolor="...
19Uzt

Troka Abenturaren aurpegi berria

[vc_row container_type="content-full" padding="padding-no" padding_top="0" padding_bottom="0" fixed_height="0" bgtype="bg-default" bgcolor="...

 

21 maiatza

Troka Abentura: Multiabentura kanpalekuak

troka Blog Escolar EU Etiketak: , , ,

Participantes de un campamento multiaventura practicando bodyboard

Uda honetan apunta zaitez abenturara Gorlizen Troka Abenturako multiabentura udalekuetan!

Udaleku hauek 6 gau eta 7 eguneko iraupena daukate, uztailaren hirugarren eta laugarren astean zehar, uztailaren 16tik 22ra eta uztailaren 23tik 29ra.

Egun hauetan multiabentura aktibitate desberdinak probatu ahal izango dituzu, adibidez, eskalada, tirolina, snorkell-a, bodyboard-a, arku tiroa, Big Sup-a, mendi ibilaldiak, … beraz abentura zihurtatuta dago!

Udaleku hauetan Gorlizeko Arrien Camping-ean edo Gorlizeko Aterpetxean egingo dugu lo, beraz itsasotik oso metro gutxira egongo gara momentu oro Euskal Kostaldeaz topera disfrutatu ahal izateko.

Aukeratu zuri hobeto egokitzen zaizun data eta parte hartu gure abenturanitza udalekuetan!

Azken berriak

20Eka

Elkarkizketa: Jon Rica

[vc_row container_type="content-full" padding="padding-no" padding_top="0" padding_bottom="0" fixed_height="0" bgtype="bg-default" bgcolor="...
19Uzt

Troka Abenturaren aurpegi berria

[vc_row container_type="content-full" padding="padding-no" padding_top="0" padding_bottom="0" fixed_height="0" bgtype="bg-default" bgcolor="...
07 maiatza

Troka abenturako udalekuetan izena emateko 5 arrazoi

troka Blog Escolar EU Etiketak: , ,

Jóvenes disfrutando de una de las actividades en los campamentos de verano de Troka Abentura

Udako denboraldia heltzen denean umeek ordu libre asko dituzte ondo pasatu ahal izateko, horregaitik abenturanitz udaleku batean izena ematea oso ideia ona da udako oporraldia topera disfrutatu ahal izateko.

Jarraian 5 arrazoi nagusi emango dizkizuegu Troka Abenturako udaleku batzuetan izena emateko:

  1. Gizarte eta komunikazio trebetasunak hobetzen dira

Troka Abenturako udalekuetan parte hartzen duten umeek lagun berri asko ezagutuko dituzte eta honek komunikazio eta gizarte trebetasunak asko hobetzea eragingo du. Esperientzia berriak lagun berriekin partekatzeak, ikuspuntu berriak eta baloreak partekatzea eragingo du eta honek familia eta lagunekiko komunikazioa asko hobetzea eragingo du.

  1. Umeen independentzia eta autonomia hobetuko dira

Familiaren eguneroko konfort eremutik irtetzerakoan, umeak momentu oro ikasten dauden eta trebetasun pertsonalak frogatzen dituzten ingurune baten aurrean aurkitzen dira. Umeen erronka berriak gainditzeko gaitasuna handitu egingo da eta honek independentzia eta autonomia bultzatuko ditu.

  1. Ingurune natural baten esperientzietan oinarritutako eredu batekin ikasiko du

Troka Abenturaren udalekuak inguru natural ezin hobeago batean antolatzen dira, Gorlizko hondartzatik metro eskasera eta Euskal Kostaldeko paisaia ederrez inguratuta. Ingurune natural honek abenturanitza esperientziak egiteko aukera ezin hobea ematen digu beti ere inguruarekiko errespetu osoz.

  1. Kooperazio eta ingurugiroarekiko erresputu baloreak ikasiko dituzte

Kooperazioa eta ingurugiroarekiko errespetua Troka Abenturak antolatzen dituen udalekuen oinarrietako batzuk dira. Troka Abenturaren ingurugiroarekiko konpromezuaren barruan, balore hauek belaunaldi berriei transmititzea oso garrantzitsua dela uste dugu.

  1. Gurasoentzako laguntza txikia

Udan familiako ordutegiak antolatzea zaila izaten da lanean dauden gurasoentzako. Troka Abenturako udalekuetan oso ordutegi zabala eskeintzen dugu, bai goizez zein arratsaldez, astean zehar edo asteburuetan. Modu honetan gurasoek erraztasunak izango dituzte ordutegiak hobeto antolatu ahal izateko, umeek uda ezin hobea disfrutatzen duten bitartean.

Guzti hau kontutan izanda ez dago inolako dudarik troka Abenturako udalekuak oporraldirako aukera ezin hobea direla. Kontsulta ezazu gure udalekuen katalogoa eta aukeratu zehar beharretara eta gustuetara hobekien moldatzen dena. Troka Abenturan zure zain gaude!

Azken berriak

20Eka

Elkarkizketa: Jon Rica

[vc_row container_type="content-full" padding="padding-no" padding_top="0" padding_bottom="0" fixed_height="0" bgtype="bg-default" bgcolor="...
19Uzt

Troka Abenturaren aurpegi berria

[vc_row container_type="content-full" padding="padding-no" padding_top="0" padding_bottom="0" fixed_height="0" bgtype="bg-default" bgcolor="...
01 Ots

Multiabentura Kanpalekuak eta Eguneko Koloniak izena emateko epea irekita dago

troka Blog Escolar EU Etiketak: , ,
Gazteak Surf aktibitatea egiten Gorlizko hondartzan

Troka Abentura-n udako planak ezin direla azkeneko momentura arte utzi badakigu.
Horregaitik, urtero bezala, Multiabentura Kanpalekuko eta Eguneko Koloniako izena emateko epea irekitzen dugu iadanik!

  • Eguneko koloniak Guraso askorentzako beren seme-alaben oporrak eta beren lan-orduak koordinatzeko irtenbide paregabea aurkezten dizuegu. Kolonia hauetan, 6 eta 12 urte arteko neskek eta mutikoek beren lagunekin uretako eta lehorreko jarduerak gozatuko dituzte.
  • Abenturanitza kanpalekuak 13 eta 16 urte arteko gazteentzako aktibitate dibertigarriak gozatzeko aukera paregabea dira asteko kanpeleku hauek. Inguru ezin hobean eta profesional bikainen zaintzapean .
  • Aurten, berri bat dugu. Kanpaleku Berri bat, abenturanitza aste bat 10 eta 12 urte arteko gazteentzako, ekainaren 25etik uztailaren 1era. Kontsultatu!

Informazio gehiago nahi baduzu troka@troka.com mailera idatzi edo 94 677 42 65 telefonora deitzea besterik ez duzu.

Azken berriak

20Eka

Elkarkizketa: Jon Rica

[vc_row container_type="content-full" padding="padding-no" padding_top="0" padding_bottom="0" fixed_height="0" bgtype="bg-default" bgcolor="...
19Uzt

Troka Abenturaren aurpegi berria

[vc_row container_type="content-full" padding="padding-no" padding_top="0" padding_bottom="0" fixed_height="0" bgtype="bg-default" bgcolor="...
31 Abu

2017-2018 ikasturterako erreserbak irailaren 1etik aurrera

troka Blog Escolar EU

¡Uda garaia bukatzear dago eta 2017-2018ko ikasturtea aldiz hementxe da! Animo eskoletara berriro ere buelta egin behar duzuen guztioi! Ongi etorri!

Beste urte batez zuen eskola txangoen erreserbak egiteko deiaren zai gaude, bai ikasturte hasierako txangorako zein hurrengo udaberrirako. Abenturanitza aktibitateak, Gorlizko aterpetxean ostatua hartu edo hartu gabe adin guztientzako;  ginkana, bodyboard, surf, arko jaurtiketa, eskalada, senderismo, kayak… hau guztia Euskal Kostaldean, Bilbotik 27 km eskasetara. Ikastetxeentzako dugun eskeintza hurrengo web orrialdean begiratu dezakezue: troka abentura ikastetxeak

Irailaren 1ean, goizeko 9:30 etan 2018ko udaberrirako erreserbak jasotzen hasiko gara. Urtero zuen deiak jasotzen ditugu eta hauek jasotzeaz izugarri pozten gara. Eskerrik asko zuen konfidantza eta leialtasunagatik!

Egun hauetan dei ugari izaten ditugu, hau dela eta, gure arbela hutsik dagoelarik,  2018ko udaberri-udako erreserbak jasotzen irailaren 1ean goizeko 9:30etan hasiko gara, erreserbak egiteko modu bakarra telefonoa izanik (94 677 42 65). Gorlizko web cam-ak duen erlojua erabiliko dugu ordutegi hau betetzeko, esteka honetan kontsulta dezakezue.

Garai honetan erreserbak soilik telefono bidez egin ahal izango dira, ez dugu erreserbarik onartuko email bidez, “overbooking”-ak ekiditzeko asmoz. Ulertuko duzuelakoan gaude.

Gure arreta ordutegia hurrengoa da: 94 677 42 65 telefonoan,  astelehenetik ostiralera bitartean 9:30 – 14:00 edo 15:00 – 19:30.

Laster arte!

Azken berriak

20Eka

Elkarkizketa: Jon Rica

[vc_row container_type="content-full" padding="padding-no" padding_top="0" padding_bottom="0" fixed_height="0" bgtype="bg-default" bgcolor="...
19Uzt

Troka Abenturaren aurpegi berria

[vc_row container_type="content-full" padding="padding-no" padding_top="0" padding_bottom="0" fixed_height="0" bgtype="bg-default" bgcolor="...
19 Uzt

Troka Abenturaren aurpegi berria

troka Blog Escolar EU

Aupa! Denbora luze bat eman dugu buruari eragiten eta lan dexente egiten berriro ere zuengana aurpegia garbiturik eta irudi berriztu batekin aurkezteko. Troka Abenturak web berria du eta honetan haur eta nerabeen programentzako eslogan berria aurkezten dizuegu “Jo ke abentura”.

Informazioa erarik errezenean erakutsi nahi dizuegu eta aldi berean gurekin disfruta ahal dituzuen turismo aktibo eta abentura kiroletako aktibitateak eta programak eta udalekuak ezagutarazi. Abentura zure zai dago.

Azken berriak

20Eka

Elkarkizketa: Jon Rica

[vc_row container_type="content-full" padding="padding-no" padding_top="0" padding_bottom="0" fixed_height="0" bgtype="bg-default" bgcolor="...
19Uzt

Troka Abenturaren aurpegi berria

[vc_row container_type="content-full" padding="padding-no" padding_top="0" padding_bottom="0" fixed_height="0" bgtype="bg-default" bgcolor="...