Bio eta Geo ibilbideak enpresentzat
Esperientzia honen bidez, Euskal Herriko ondare geologiko interesgarri bezain berezia ezagutu ahal izango duzu. Gure ibilbidetan, Euskal Herriko lurraldeko gune geologikorik berezi eta garrantzitsuenak erakutsiko dizkizuegu: Barrikako flyscha, Sopelako itsaslabarrak, Meñakozeko hondartzako Pillow Lava edota Getxoko Gorrondatxe-Azkorri hondartzan dagoen urrezko iltzea. Jarraitu adi gure gidariei, eta ezagutu hainbat leku ederren jatorria eta historia.