Aktibitate Basea Gorliz Eskolak

Eskola txangoentzako abenturanitza aktibitateak egiteko Gorlizko hondartzaren ondoan instalazioak ditugu.

Toki honetan aktibitateak egitera datozen pertsonek eta taldeek aldagelak, materiale-biltegia, harrera-bulegoa eta zenbait aktibitate egiteko tokia dute.

Hondartza ondoan dagoen heinean, aktibitate askoren hasiera eta bukaera tokia da. Honez gain, instalazio honetan zenbait aktibitate egiten dira, rokodromoa eta tirolina bertan kokatzen baitira.

Gorlizeko Aterpetxea Bizkaiko Foru Aldundiaren jabegoa da, Euskara eta Kultura sailarena hain zuzen ere eta 2000. urtetik gerora Troka Abenturak kudeatzen du.

Bilbotik garraio publikoan heldu gaitezke (metroa eta autobusa). Garraio pribatuan hurbiltzen diren pertsonek ere ez dute arazorik izango, gure instalazioen aurrean kotxeak aparkatzeko parking publiko bat dago.