Abenturaz jositako historia

Prreparado para entrar al agua con el kayak. Una historia de aventuras.
Equipo de monitories y monitoras de multiaventura. Una historia de aventuras.
Mostrando el logo de Troka en una cima. Una historia de aventuras.
Posando con amigos. Una historia de aventuras.

Troka Abentura turismo aktibo eta abentura kirol empresa moduan sortu zen 1999ko uztailaren 1ean, 2 abentura kidek beraien zaletasunak eta ilusioak partekatzeko asmoz. Profesionalizatzeko erronka handia hartu genuen.

Lanean daramatzagun 18 urte hauek, ilusioz beteriko orduak, pozak, emozioak eta gure bezeroen baldintzarik gabeko laguntzak, sektorean erreferentzia izatera eraman gaituzte. Urte hauetan asko ikasi dugu eta aktibitateak eta esperientziak gure bezeroen eskakizunetara moldatu ditugu.

Gure ibilbidea Bilboko Alde Zaharreko bulego txiki, Rekaldeko biltegi eta furgoneta zaharrarekin hasi genuen. Milaka kilometro bidaiatu genituen Guarako Serrara momentu horretan gehien eskatzen zen aktibitatea egiteko, hau da, arroil-jaitsiera. Hueskan dagoen Panzanoko kanpingean, Formigako amildegitik hurbil, gure lehen aktibitate basea izan genuen eta bertan emozioz eta jauziz beteriko urteak izan genituen.

Ia aldi berean, gaur egun gure aktibitate basea den kudeaketarekin hasi ginen, hau da, Gorlizeko Aterpetxea. Gu geu birziklatu egin behar izan ginen, menditik itsasora, arroiletatik itsas-labarretara eta pioletetik surf taulara pasatu behar izan ginen baina ez genuen geure izaera inoiz aldatu.

Hasiera batean gure lana eskola, kolonia eta udalekuetan oinarritu genuen eta horrela talde handietan espezializatu ginen. Gaur egun turismo aktibo esperientzia berrien garapenean lan egiten dugu eta baita eskolekin eta gero eta gehiago lantzen ari diren enpresa ekintzekin ere.

Abenturaz beteriko ia 20 urtetan profesional askok lan ordu, emozio, momentu alai eta baita gogor asko partekatu dituzte gurekin, edozein enpresa aktibitateren modura.

Urte guzti hauetan zehar gaur egun garena izatera heldu gara, batez ere zure laguntzari esker.

 

 

Recogiendo un premio. Una historia de aventura.
Un tren de canoas navegando por el río. Una historia de aventuras.
Stan de Troka Abentura en el BEC. Una historia de aventuras.
Posando frente al albergue de Gorliz. Una historia de aventuras.