20 URTE ESKALADA ESKEINTZEN, ORAIN “DESESKALADA” BUKATZEN DENERAKO PREST DUGUNA BEGIRATU EZAZU, #EZZAITEZETXEANGERATU GAUZATZEN DENERAKO

BANAKAKO ETA ALOKAIRUAK ERRESERBA

Gaur, inoiz baino gehiago geroa zurekin eraiki nahi dugu. Horretarako, gure 2 esperientzia paregabeak aukeratu ditugu, zure familia edo lagun talde txiki batekin naturaz modu aktibo eta aske batean goza dezazun. Eta urte hontarako kayak eta surf taulen alokairuen aukera duzue

GEHIENEZ 8 PERTSONA/TALDEAN
Prezioak barne sartzen du: Begiralea, BEZa, aseguruak, segurtasun-materialak
Aktibitatea burutzeko osasun- higiene segurtasunerako protokolo espezifikoak jarraituko dira, beti ere momentuko egoerari egokituak.

Zuen laguntzarekin denboraldi konplexu honi aurre egin ahalko diogu. Beti ere, Troka taldearen lema alde batera utzi gabe, profesionaltasuna eta garai gogor hauetan hainbeste behar ditugun poza eta ilusioa.
ANIMA ZAITEZ!

ESPERIENTZIA 1: KONTRABANDISTEN KALA PIRAGUAN
Euskal kostaldean, piraguan zeharkaldia. Gorlizko hondartzatik abiatuta, aintzinako “Castillito”aren begiradapean eta itsaslabar ederren artean. (Info +)
ESPERIENTZIA 2: COASTEERING
Adrenalina, toki magikoak, igeri egin, salto egin eta itsalabarren oinetan ezkutatzen den natur-gunea ezagutu. Esperientzia paregabea. (Info +)
ALOKAIRUA 1: BIKOITZA EDO BANAKAKO KAYAK GORLIZ HONDARTZA ETA PLENTZIAKO BADIATIK
Gure aktibitateekin gozatzeko hemen duzue zerbitzu berri hau. 2 ordutarako alokairua, astero 7 egunetan, ordutegi finkoak, goizean 11.30 tik – 13.30tara eta arratsaldean 16.00etatik – 18.00etara. Salbuespenak izan ezik, Astondoko arrapalan , Gorlizko hondartzaren azkenengo aldean kayak hartzen eta uzten dira. Kayak Bikoitza 2 ordu 23.00 euro. Banakako Kayak 2 ordu 14.00 euro ( BEZa barne).
ALOKAIRU 2: SURF TAULA ETA NEOPRENO ALOKAIRUA
Surfa ez baduzu frogatu edo ez baduzu ekarri zure tala, hau da aukera paregabea. Bizi berria, erronka berriak. Surf taula, neoprenoa (nahi izan ezkero) alokatu ahal duzu gure base aurrean dagoen hondartzan olatuekin disfrutatzeko. Zerbitzu hau ez dago bideratura surf eskoleentzat. Egun 1/2 edo egun osoko alokairuak. Ordutegiak: goizean 10.00etatik – 14.00ak arte eta arratsaldean 15.30etatik – 19.30ak arte. Prezioak egun ½ 16.00 euro; egun osoa 29.00 euro ; neoprenoa 5.00 euro (BEZa barne).