Aktibitateak erosi

Surf ikastaroa. Hastapena

3 ordu eta erdiko surf ikastaroa. Ikastaro honen bidez surfean aritzeko oinarrizko ezagutzak ikasiko dituzu. Begiraleak izango dira zure gidari bide honetan, taulan nola kokatu, zutitzen ikasi eta olatuak hartzen hasiko zara, kirol honekin gozatzeko abentura paregabea. 7,10:30 eta 14 orduko ikastaroak egiteko aukera luzatzen dizugu.

[+] Informazioa surf ikastaroaeta erosi

Butroiko itsasadarra piraguan

Piragua bikoitz urperaezinetan zeharkaldia. Butroe itsasadarraren estuarioa zeharkatuko dugu, itsasaldien korronteak lagundurik eta bertako flora eta faunaz gozatuz. Edonorentzako prestaturik dago ur lasaietako zeharkaldi hau, gune basati batetik gizakiaren eragina gero eta nabariagoa den gunera hurbilduko gaintuena (edo alderantziz itsasaldien arabera).

[+] Informazioa itsasadarra piraguan eta erosi

Ezkongaien agurra uretan blai. Piragua eta Balanz Bike.

Egun berezi hori gertu duen lagunari aktibitatez jositako agurra eskaini iezaiozue. Lehenik Gorlizko Hondartzatik piraguetan zeharkaldi bat eskaintzen dizuegu, ezkongaia izerdi patsetan ipintzeko bakarrik arraun egitea baino hoberik ez dago eta. Ondoren bere abilezia froga ezazue Balanz Bike-en zirkuituan, hauek ezkontzako dantza prestatzeko baliagarriak izan daitezkeen trizikloak dira.

[+] Informazioa ezkongaien agurra eta erosi

Kalitatean erreferentzia gara

Uztailaren 6an, ICTE-k (Espainiar Kalitate Turistikoaren Institutoa) eta EUSKALIT –ek (Bikaintasunerako Euskal Fundazioa) eskaturik Troka Abenturak Turismo Aktiborako Q normaren auditoreen homologaziorako Lehenengo Formazio Ikastaroan parte hartu du. Erakunde Ziurtatzaile desberdinetako 8 auditoreek, ICTEko ordezkari batek eta EUSKALITeko ordezkari batek gure instalazioak bisitatu dituzte eta Trokan erabiltzen dugun Kalitate Sistema ezagutu dute. Bai ICTE-ri bai EUSKALIT-i gure enpresa sektoreko erreferentzia bezala aukeratu izana eskertu nahi diogu.

ISO9001 Kalitate Ziurtagiria lortzen duen Euskadiko Turismo Aktiboko lehenengo enpresa.

Troka Abenturak ISO9001Kalitate Ziurtagiria lortu du bere kudeaketan eta aktibitateen segurtasunean egindako hobekuntzekin. Hau, orain berri ICTE-k ( Espainiar Kalitate Turistikorako Institutoak) eta AENOR-ek, Sektoreko Enpresa-Elkarteen laguntzaz onartu duten Turismo Aktiborako etorkizuneko Q Ziurtagiria lortzeko pausu garrantzitsu bat da.

Berri gehiago

TROKA ABENTURA S.L. C/ Itsasbide, 58 48630 GORLIZ (BIZKAIA) Tel. (+34) 94 677 42 65