Nola funtzionatzen dute aktibitateak?
Troka Abenturak Abenturanitza Aktibitateak eskeintzea du oinarritzat, zure aktibitate eguna zuk zure gustuen arabera antolatzeko aukera luzatuz. Egun erdi bakoitzeko, 2 aktibitate desberdin aukeratu ahal dituzu (bien arteko konbinazioa posible denean). Tirolinaren kasuan gutxienez 15 pertsonako taldea eratu behar da eta mendi-ibiliak, piraguaz Butroiko errekaren jeitsiera eta Surf- eta Eskalada -ikastaroak egun erdiko aktibitateak dira.
Zenbat irauten dute aktibitateek?
Egun erdi bat esaten dugunean, 3 ordu eta 30 minutuko saioetaz hitz egiten ari gara. Denbora honetan harrera, materialen banaketa, aktibitatearen nondik norakoaren azalpenak eta aktibitatea egingo dugu. Goizean 10.00-13.30 bitartean izaten dira, arratsaldean 15.30-19.00 bitartean eta gauean aldiz 20.00-23.00 bitartean. Ordutegi hauek zure beharren arabera aldatu ditzakegu, baita beste behar batzuen arabera, hala nola, itsasaldiak.
Aldez aurretiko esperientzia beharrezkoa al da?
Aktibitate guztiak hastapen-aktibitateak dira, beraz ez da aldez aurretiko inolako esperientziarik behar. Uretako ekintzak egin ahal izateko igeri egiten jakin behar da.
Zer eraman behar dut?
Aktibitateetarako materiale tekniko guztiak guk utziko dizkizugu, aktibitate fitxetan horren inguruko informazioa duzu. Lehorreko aktibitateetarako arropa erosoa eta klimatologiari egokitutako arropa ekarri behar duzu, uretako aktibitateetarako aldiz; bainu-jantzia, esku-ohiala, sandaliak edo busti daitezkeen zapatilak. Eguzkiak gogor jotzen duenean eguzkiko betaurrekoak eta kapela ekartzea gomendagarria da.
Zer dago prezioaren barne?
Aktibitatea, materiale teknikoak, begiraleak, %8ko BEZ-a eta aseguruak.
Asegururik al dago?
Aktibitate guztiek Erantzunkizun Zibileko Asegurua dute, AXA konpainiarekin hitzartua eta 1060576 poliza zenbakiarekin. Aktibitateek Istripu Asegurua dute baita, honek 1059414 poliza zenbakia du eta AXA konpainiarekin hitzartua dugu. Bi aseguruek eskeintzen dituzte legeak ezarritako aseguru-estaldura eta aseguru-kantitateak.
Eta eguraldi txarra egiten baldin badu?
Eguraldiari egokitutako arropa ekartzea gomendatzen dugu. Meteorologiak aktibitatean arrisku gehigarri bat suposatzen ez duen bitartean (meteorologia hedabide ofizialak alertak ematean kasu), Troka Abenturak aktibitatea segurtasunez egiteko beharrekoak diren materialak luzatuko dizkizu.
Non bazkaldu edo afaldu?
Gure Basetik gertu toki ugari daude, gustu eta poltsiko guztietara egokitzen direnak.Ikusi gure jantoki zerrenda
Non ostatu hartu?
Aktibitate-Zentru Nagusian bertan Nazioarteko Aterpetxe bat dugu, 55 oherekin. Honez gain, inguruan beste ostatu batzuk aurkitu ahal izango dituzu; camping-ak, bungalow-ak, nekazal etxeak, hotelak, pentsioak, etab.Ikusi gure ostatu zerrenda
Nola egin dezaket erreserba bat?
Aktibitate bat erreserbatzeko On-line aukera erabili nahi baldin baduzu, bertan agertzen diren pausuak jarraitzea besterik ez duzu, click batekin erreserba baieztatua izango duzu.
Aktibitatearen inguruan informazio gehiago nahi izatekotan, edo egin nahi duzun aktibitatea ez bada On-line salmentan agertzen, enpresaren erreserba-zentruarekin kontaktuan jarri zaitezke, bai telefonoz bai fax bidez edo baita web orrialdean agertzen den formularioa betez. Mesedez zure eskaera era egokian erantzuteko beharrezkoa izan dezakegun informazioa eta datuak luza iezazkiguzu.
Behin aktibitateak zehazturik eta beharrezko datu guztiak bilduta daudenean, erreserba fitxa bat bidaliko dizugu. Hau baieztatzeko ordainketa totalaren %25aren aurre-ordainketa egin behar da. Kasu berezietan baldintzak aldatzekotan erreserba fitxan zehaztuko ditugu. Ordainketaren gainontzekoa aktibitatea egin aurretik egin behar da, kasu bakoitzean zehaztutako eran. Behin erreserba %25aren aurreodainketa egitean baieztatu denean, ERRESERBA FITXAK KONTRATU PAPERA DU bi aldeentzako.
On-line formularioaz ordainketa osoa?
Gure zerbitzuen kalitatea hobetzeko aurrera-pausu bat eman dugu eta zure eskura ordenagailu batean pausuak jarraituz aktibitate baten erreserba bat egiteko aukera luzatzen dizugu. ON-LINE ERRESERBAK txokoan gure aktibitateen eskeintza aurkituko duzu eta hauek zuzenean erosi ahal izango dituzu. Beste ezer egin gabe, pantailan agertzen diren pausuak jarraituz aktibitatea erreserbatua eta ordaindua izango duzu. Errezagoa egitea ezinezkoa da.
Zer gehiago egin dezaket inguruan?
Gure Aktibitate-Zentru Nagusia gune paregabe batean aurkitzen da, aktibitateak egin ostean deskantsu hartu ahal izango duzun hondartza handi baten parean. Honekin bat Gorliz eta Plentziako herriak ikusteko aukera duzu. Guretik 11 km-tara Butroi Gaztelua dago, Bizkaian dugun Erdi Aro garaiko bitxietariko bat (kanpotik soilik ikusi daiteke). Bestalde, guretik ez oso urrun turismo baliabide asko dituzu zure eskura: Bilbo 27 km-tara dago, bertan aukera kultural eta gastronomikoak ugariak dira, Euskal kostaldea bere hondartza eta itsaslabar ederrekin, Gaztelugatxeko San Juan baseliza eta Urkiola eta Gorbeako Parke Naturalak.









