Aurkitzen gareneko Euskal kostaldeko inguru naturalak, aisialdiaz gozatzeko aukera anitzak eskaintzen ditu.
Gorliz-ek, gure aktibitate zentro bat kokaturik dagoeneko herriak, hondartzari paraleloki doan bidea du, ibilbidearen bukaeran duna fosilak daude eta kostaldea jarraituz Itsasargira iristeko aukera. Bertan jadanik hutsik utzitako bunkerrak daude ikusteke. Honez gain, Gorlizen barbakoaz jositako pinudi bat duzue zuen eskura.
Alboko udalerriak, Plentziak Butroiko itsasadarraren ibilbidea jarraituz oinezkoentzako ibilbidea eskaintzen du, bertatik bere alde zaharreko kale estuetara hurbiltzeko aukera luzatuz. Kale estu hauetatik zehar Plasenti Butron Museoara hurbiltzeko aukera dago, Plentziako historia eta itsasoari buruzko museoa.
Kostaldea mendebaldera jarraituz, itsasotik gertu doazen ibilbide ugari daude, haize freskoa hartu eta itsaslabarren gaineko,
Kostaldea mendebaldera jarraituz, itsasotik gertu doazen ibilbide ugari daude, haize freskoa hartu eta itsaslabarren gaineko ikuspegi paregabeak eskaintzen dituztenak.Aldiz barnealdera joan nahi izatekotan, Butroi itsasadarrarekiko paraleloki doan bidea jarraituz Butroiko Gaztelura hurbiltzeko aukera dago. Erdi Aroko bitxi honetara errepidez hurbiltzea dago.
Bestalde, kostaldea ekialdera jarraituz, Armintzako portu txikira iristeko aukera dago. Errepidea jarraituz Bakiora iristea dago, Bizkaiko Txakolinaren gune garrantzitsuenetara. Bertatik San Juan de Gaztelugatxera hurbiltzea dago.
Hau guztia Bilbotik 27 kilometro eskasera, zeinetan eskaintza kulturala, gastronomikoa eta Aisialdiaz gozatzeko eskaintzak ugariak diren.









