Bi abentura-lagun beren zaletasunak eta ilusioak beste guztiei hurbiltzeko asmoz, Troka Abentura SL 1.999ko uztailaren 1ean sortu zuten Turismo Aktibo eta Abenturazko kirolen enpresa bezala. Profesionaltasuna da gure buruari jarritako erronka.
Iadanik 10 baino gehiago diren urte hauetan, lan profesionalak, ilusio orduak, poztasunak, emozioak eta bezeroen baldintzarik gabeko konfidantzak sektoreko puntako enpresa bilakatu gaitu eta Abenturanitzan adituak bilakatu gara. Aktibitateak behar desberdinetara egokitzen ikasi eta jakin dugu, talde anitzekin lan egin dugularik: ikastetxe taldeak, familiak, instituzioak, enpresak, lagun-taldeak edota indibidualak. Danak aurkituko duzue zuen behar desberdinetara (Aisialdia, Turismo Aktiboa, Natura, Harremanak, Esperientziak edo Emozioak) egokitzen den erantzuna gurean.
Troka-k urteak daramatza lanean etengabeko hobekuntza lortzeko, gure zerbitzuen eskaintza handitzeko, gure aktibitateetan puntako materialak eskeintzeko, lan-talde profesionala lortzeko, ingurumena kontuan hartzen duten metodologiak garatzeko eta bezero bakoitzaren ezaugarriei egokitzen diren metologiak garatzeko. Troka-rentzako dana da garrantzitsua; bezeroak, langileak, aktibitateen garapenean ingurumena zaintzea eta baita Turismo Aktiboko eta Abenturazko Kirolen sektorearen emendioa ere, guzti hauek gabe gure abenturak ez baitu zentzurik.
Umeek zein helduek, ezkongai-agurrek, urtebetzeek, enpresa-irteerek, erakunde-programek, telebista-programek, familiek, …. danek izango duzue toki bat piragua batean, surf taula batean, arnes batean, balanz bike batean edo arko batekin esku artean. Gure begiraleek aukera anitzak ipintzen dituzte zuen eskura une ahaztezinak igaro ditzazuen.
Zuen eskura izango dituzue gure instalazioak, bertan beharrezko guztia aurkituko duzue eta baita nahi izatekotan Gorlizko hondartza parean kudeatzen dugun Aterpetxean ostatu hartzeko aukera ere, Euskal kostaldeko gune paregabean. Bai uretako bai lehorreko aktibitateak egiteko Euskadiko toki onenetariko batean itxaroten zaituztegu. Ez ezazu abentura joaten utzi, zuen zai gara.








