Gorlizko Aterpetxea

  • Aterpetxea hondartzatik ikusita
  • Aterpetxea egun eguzkitsuan, itsasoa ikuste delarik
  • Aterpetxea eta bertako sarreran gendea lasai
  • Aterpetxearen eta aurreko zelaia margaritaz estalita
  • Aterpetxe barruko solairu bat
  • Aterpetxea eta rokodromoa
  • Aterpetxeko logela bat
  • Aterpetxeko jantokia eta mahai luzeak gertatuta bazkaltzeko
  • Bizpairu ohe dituen teilatupea
  • Ohatzeek dituen aterpetxeko logela bat

Troka Abentura-k Gorlizko aterpetxea kudeatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren jabegoa dena. bertan gure Aktibitate-Zentru Nagusia dugu. 

Aterpetxea Gorlizko Hondartza parean dago, bertan gure aktibitateez zein inguruaz gozatzeko aukera paregabea izango duzu. Aterpetxea Bilbotik 27 km-tara dago eta metroz etortzeko aukera duzu.

4 eta 8 pertsona bitarteko logeletan banaturik 55 ohe ditu aterpetxe honek. Logelek ez dute banakako komunik, aterpetxeko erabiltzaile guztien artean elkarbanatzeko komunak eta dutxak daude. Gurean loa eta gosaria, pentsio erdia edota pentsio osoa hartu dezakezu. Ikastetxe, familia, elkarte edo lagun-taldeentzako egokia den aterpetxea duzu.

Aterpetxean ostatu hartzeaz gain aktibitate eskeintza anitza jartzen dugu zure eskura, baina aukera zuena da, nahi izatekotan inolako aktibitaterik egin gabe hartu ahal baituzu ostatu gurean.

Aterpetxean ostatu hartzeko erreserbarik egin nahi izatekotan Troka-ko email zuzenbidea edo telefonoa erabili dezakezu, gustora erantzungo dugu zure eskaera.

Gorlizko Aterpetxea

Gorlizko aterpetxeko bideoa ikusi

 

TROKA ABENTURA S.L. C/ Itsasbide, 58 48630 GORLIZ (BIZKAIA) Tel. (+34) 94 677 42 65