Packs abentura

Butroiko itsasadarra piraguan

Piragua bikoitz urperaezinetan zeharkaldia. Butroe itsasadarraren estuarioa zeharkatuko dugu, itsasaldien korronteak lagundurik eta bertako flora eta faunaz gozatuz.

[+] Informazioa itsasadarra piraguan

Mendi ibiliak Bizkaian, Uriberi bira - GR 280

GR-280a jarraituz, Uribeko eskualdean zeharreko mendi-ibilia. Mendi ibili honek, bai bertako biztaleoi zein bisitariei, Bizkaiko eskualde honen txokorik interesgarri eta ederrenak ikusteko aukera luzatzen digu, gure Turismo Aktiboa indartuz.

[+] Informazioa mendi ibiliak Bizkaian

Outdoor training enpresentzako

Zure lan giroa hobetu nahi duzu? Enpresako langileak motibatu nahi dituzu?... Enpresaren helburuetara heltzeko bide desberdin eta aktiboa.

[+] Informazioa outdoor training

Mendi Ibiliak Bizkaian, GR-280

Mendi Ibiliak Bizkaian, GR-280 2011ko martxotik aurrera, GR-280aren bitartez Uribeko eskualdea ezagutzeko aukera luzatzen dizuegu.
Gr-280 bideak 7 etapa ditu eta Uribe eskualdeko lekurik ezkutuenak eta enblematikoenak zeharkatzen ditu. Hau burutzeko zenbait aukera eskeintzen dizkizuegu: hilabetero etapa bat egingo dugu, asteburu eta zubietan zenbait etapa egiteko aukera dugu eta eskeintzen dizuegun erronkarik handiena, Aste Santuan 6 etapa jarraian egitea!
Mendi ibili hau erarik erosoenean egin dezazun beharrezkoak diren baliabide guztiak zure eskura jarriko ditugu, hasiera puntura bitarteko garraioa, ostatua, etab., gozatzeaz besterik arduratu ez zaitezen.
Informazio gehiago gure web orrialdean, “Packs abentura” estekan edo 94 677 42 65 telefonoan.

Eskola egutegia.



Erreserbak egiteko epea irekita dago.

Urtero bezala, Irailaren 1ean, 2011-2012eko ikasturtearen eskola-erreserbak egiteko epea ireki dugu. Aktibitateen erreserbak Gorlizko Aterpetxean egonaldiarekin zein zuen eguneko irteerak egiteko aktibitateekin izan daitezke. Zuen erreserba ahalik eta azkarren egin ezazuen gomendatzen dizuegu.
Eta ikasturtea ezinhobea hasteko udazken irteera batekin ikasgela taldea osatzeko egin dezakezue. Animatu negua heldu baino lehen, aterpetxean egun batzuk egoteko edoeta aktibitateekin disfrutatzeko: piraguekin, surfa egiten, tirolina, ginkana, eskalada,...eta abar.
Eguraldiaren aldetik, egon ez den Uda, orain dator, zuen zain gaude.


Berri gehiago

TROKA ABENTURA S.L. C/ Itsasbide, 58 48630 GORLIZ (BIZKAIA) Tel. (+34) 94 677 42 65