Mendi Ibiliak Bizkaian, GR-280

Turismo Aktibo eta Abenturazko kiroletan bidea lantzen jarraitzen dugu eta orain ibilbide berri bati hasiera eman nahi diogu.
2011ko martxotik aurrera, GR-280aren bitartez Uribeko eskualdea ezagutzeko aukera luzatzen dizuegu.
Gr-280 bideak 7 etapa ditu eta Uribe eskualdeko lekurik ezkutuenak eta enblematikoenak zeharkatzen ditu. Hau burutzeko zenbait aukera eskeintzen dizkizuegu: hilabetero etapa bat egingo dugu, asteburu eta zubietan zenbait etapa egiteko aukera dugu eta eskeintzen dizuegun erronkarik handiena, Aste Santuan 6 etapa jarraian egitea!
Mendi ibili hau erarik erosoenean egin dezazun beharrezkoak diren baliabide guztiak zure eskura jarriko ditugu, hasiera puntura bitarteko garraioa, ostatua, etab., gozatzeaz besterik arduratu ez zaitezen.
Informazio gehiago gure web orrialdean, “Packs abentura” estekan edo 94 677 42 65 telefonoan.

 

TROKA ABENTURA S.L. C/ Itsasbide, 58 48630 GORLIZ (BIZKAIA) Tel. (+34) 94 677 42 65