Troka Abentura Turismo Aktiboko Q Kalitate Ziurtagiria lortu duen lehenengo enpresa.

Asko zarete urte hauetan gure ibilbidea gurekin partekatu duzuenak: pertsonak, taldeak, enpresak, erakundeak, ikastetxeak, unibertsitateak, turismo-bulegoak, aholkularitza enpresak, kirol elkarteak, kultur elkarteak, nekazalturismoak, hotelak, bidaia-agentziak, etab. Guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen erabakitasunagatik eta, batez ere, zuen aisialdia eta lana gurekin partekatzeko egin duzuen aukeragatik.

Zuen fideltasuna beti egon da hor eta zerbitzurik onenak eskaintzen ahalegintzen gara, taldea osatzen dugun pertsonen bitartez. Lan horrek bere saria jaso du aurten: Troka Abentura Espainiako estatuan TURISMO AKTIBOKO Q KALITATE ZIURTAGIRIA lortu duen LEHENENGO ENPRESA da. Talde guztiak egindako lan garrantzitsuak, zuen laguntzarekin batera, erreferentziako enpresa bihurtu gaitu estatu mailan, kalitateari dagokionez.

 

TROKA ABENTURA S.L. C/ Itsasbide, 58 48630 GORLIZ (BIZKAIA) Tel. (+34) 94 677 42 65