Uztailaren 6an, ICTE-k (Espainiar Kalitate Turistikoaren Institutoa) eta EUSKALIT –ek (Bikaintasunerako Euskal Fundazioa) eskaturik Troka Abenturak Turismo Aktiborako Q normaren auditoreen homologaziorako Lehenengo Formazio Ikastaroan parte hartu du. Erakunde Ziurtatzaile desberdinetako 8 auditoreek, ICTEko ordezkari batek eta EUSKALITeko ordezkari batek gure instalazioak bisitatu dituzte eta Trokan erabiltzen dugun Kalitate Sistema ezagutu dute. Bai ICTE-ri bai EUSKALIT-i gure enpresa sektoreko erreferentzia bezala aukeratu izana eskertu nahi diogu.









