Troka lan-taldea

Zuretzako sortutako lan-taldea, zure irribarrea bilatzen duena.

Troka Abentura gazteak diren baina esperientziaz beteriko abenturazalez osatuta dago, gure afizioak guregana hurbiltzen diren guztiekin partekatzeko asmoarekin.

Denetariko formakuntza dauzkagun pertsonak gara, kirol aktibitate teknikariak, biologoak, geologoak, ekitaldi antolaketan adituak eta euskal cultura eta ohituren maitaleak.

Jasotzen dugun edozein erronka eskakizun berrirekin aurrera goaz. Sormena, elkar-lana eta lan-taldea jorratzen ditugu, taldeek esperientziak garatu ditzaten eta abentura ahaztezinak leku ikusgarrienetan lortu ahal izateko.