Troka Abenturaren basea Gorlizeko hondartzaren parean dago kokatuta, Euskal Kostaldeko inguru ikusgarri batean. Basea Bilbotik 27 km-ra kokatuta dago eta Metro Bilbao eta Bizkaibusen bitartez oso ondo konektatuta dago Bilbo eta gainerako herriekin. Gorlizeko badiaren kokapen estrategikoak, ur eta lur aktibitateak egiteko leku ezin aproposagoa izatea egiten du.

Harrera eta turismo informazio gunea, aldagelak, bainugelak, botikina, materiale gordailua eta 3000m2 ko landa ditugu.

Baita ere, basearen kanpoaldean, parking publiko handia daukagu kotxez datozenentzako.

Bai basean bertan zein inguruan, mota askotako aktibitateak egin ditzakegu. Modu erraz eta bizkor batean Gorlizeko badiara, Plentziako errekara, Gorlizeko pinudira eta inguru itsas-labarretara heldu gaitezke, beraz, aktibitateak egiteko aukerak ia mugagabeak dira.

Troka Abenturaren konpromezuetako bat, aktibitateak gustoko duzuen lekura eramatea da, beraz aktibitateak gure basean edo beste edozein lekutan egin ditzakegu.