TEAM BUILDING URIBE

Uribeko eskualdea 23 herriz osatuta dago Asua eta Butroi bailaren artean eta kostalde inguru bat ere badauka. Bilbotik oso gertu dagoelarik, era askotako paisaiak eskeintzen ditu, bailara handiak eta lautadak, mendi txikiak eta hondartza handi eta itsas-labarrekin amaituz.

Eskualdeko berezitasun nagusienetako bat Bilbotik gertutasuna da eta garraio publikoarekin dituen konekzio ezin hobeak dira. Eskualde honetan Bilboko Nazioarteko aireportua aurkituko dugu eta baita Metro Bilbao, Euskotren eta Bizkaibus zerbitzua ere.

Industriari dagokionez Uribe eskualdea erreferente bat ere bada. Zamudioko Parke Teknologikoa eskualdeko motore ekonomikoetako bat da eta bertan Euskadiko enpresa nagusietako batzuk kokatuta daude. Parkeak kongresuak, konferentziak, jardunaldiak edo beste edozein ekitaldi antolatzeko azpiegitura ezin hobeak eskeintzen ditu.

Uriben aire librean edozein aktibitate egin ahal izango dugu. Kostalde ingurua Coasteering egiteko oso aproposa da, baita ere Euskal Kostaldeko itsas labarretan zehar txangoak egiteko, 4×4 ibilaldiak, piraguan zeharkaldiak, bizikleta txangoak edo beste edozein inguru naturaleko aktibitate.

Kalitatezko hostalaritza eskaintza zabalak, edozein enpresa ekitaldi egiterako orduan, satisfakzioa bermatzen du Uriben.