TEAM BUILDING URDAIBAI

Bilbotik 35 km-ra, Biosferaren Erreserbak itsas-labar, mendi, hondartza, ibai eta baso desberdineko mosaikoa eskeintzen du eta baliabide natural eta kultural desberdinak eskeintzen ditu. Adibide argienak Santimamiñe kobak, Ereñozar Gaztelua, Omako Basoa eta Gernikako Arbola dira.

Eskualde honetan Euskadiko lekurik izugarrienetako bat aurkitu dezakegu, San Juan de Gaztelugatxe. Penintsula formako peñoi bat da eta goikaldean San Juan omentzen duen ermita bat dago eta bertara heltzeko 231 eskaloi igo beharko ditugu. Inguruaren balio paisajistikoak eta interes historikoak, ingurua babestutako Biotopoa izatea eragin du.

Ekoturismoa eskualdeko puntal ekonomikoetako bat da. Asko eta ugariak dira bertan bizi ahal ditugun esperientziak, adibidez, “Basondo”, animaliak errekuperatzeko zentrua bisitatu, “Torre Madariaga” Biodibertsitate Zentroa ikusi, “Urdaibai Bird Center”en hegaztiak ikusi edo Kantauri itsasoko zetazeoak ikusteko txango bat egin.

Eskualdeko herriek, edozein ekitaldi egiteko kalitatezko azpiegiturak eskeintzen dituzte. Eskualde honetan balio handiko herriak aurkitu ahal izango ditugu, adibidez, Gernika, Bermeo, Mundaka edo Elantxobe, besteak beste.

Turismo aktiboko aktibitate ugari egin ditzazkegu Urdaibain. Mendi ibilbideak, bizikleta txangoak, eskalada, abenturanitza, ginkana edo surf-a, eskualdeak eskeintzen dituen adibide batzuk dira. Eskualdeko beste altxorretako bat Mundakako olatua da, munduko ezker olatu onenetarikoa kontsideratua dagoela.

Antolatu ezazu zure enpresa ekitaldia edo konbinatu ezazu esperientzia onenekin Urdaibain. Euskadiko tokirik onenetariko bat zure enpresa ekitaldia antolatzeko.