TEAM BUILDING EUSKAL KOSTALDEA

Bizkaia eta Kantabria banatzen duen mugatik hasita Frantziako mendebaldeko kostaldera, Pirinioak atzekaldean daudelarik, milaka toki majiko eskeintzen ditu Euskal Kostaldeak. Bere biztanleak, historian zehar itsasoarekin lotura oso sakona izan dute eta kasu askotan nabigazioaren historia idatzi duten pertsonak izan dira, adibidez Islandia, Groenlandia eta Terranova-ko (Kanada) lurraldeetan instalatu ziren arrantzaleak. Euskal Kostaldeko beste pertsonaia nagusiena Juan Sebastián Elkano izan zen, munduari bira eman zion lehen itsas-gizon getariarra.

Tradizio hau kostaldean zehar aurkitzen ditugun herrietan nabaritzen dugu. Mota guztietako herriak aurkitu ahal izango ditugu, arrantzaleen portu txikiak, surferako aproposak diren hondartza zabalak, inguru natural ikusgarriak eta balio handiko ondare historiko eta monumentala. Era berean, kostaldea modu aktibo baten ezagutzeko aukera ematen diguten ibilbide desberdinak aurkitu ahal izango ditugu.

Kalitatezko gastronomia eta lehengaiak, Euskal Kostaldeko berezitasun handienak dira. Michelín izarrak dituzten jatetxeak, erretegiak, sagardotegiak, Txakoli upategiak, pintxoak, … aukera oso zabala da eta edozein kasutan satisfakzioa bermatuta dago.

Bilbo, Donosti eta Gasteiz, Euskal hiriburuen gertutasunak eta Euskal Kostaldeak eskeintzen dituen baliabide naturalek, edozein enpresa ekitaldirentzako osagarri hoberena izatea egiten du. Team building, pizgarri bidaia edo beste edonolako enpresa ekitaldia izan, Euskal Kostaldean, antolakuntzarako baliabide aproposenak aurkitu dituzu.