TEAM BUILDING EUSKADIKO MENDI ETA BAILARAK

Euskadin hain berezgarriak diren paisiak sortzeko, mendi eta bailarak oso garrantzitsuak dira. Gorbeia, Aizkorri-Aratz eta Urkiola Parke Naturalak, ezagunenak dira eta baliabide turistiko zabalak eskeintzen dituzte.

Gorbeiako Parke Naturala Bilbo eta Gasteiztik 30 minutura kokatuta dago. Gorbeia mendia euskal mendizaleen tontor ezagun eta maitatuenetako bat da. Bere inguruan 2 motatako sustrato geologikok, paisaia oso desberdinak eskeintzen dituzte. Alde batetik sustrato silizeoak ditugu, Gorbeia mendia eredu dela. Bestetik kaliza daukagu, Aldamineko peñak adierazgarri direlarik. Baita ere inguru honetan, 12 km luzeerako Mairulegorreta kobazuloa topatu ahal izango dugu.

Aizkorri-Aratz mendizerrak, Aitxuri eta Aizkorri moduko tontorrak biltzen ditu. Arantzazuko Santutegitik, XX. Mende erdialdean eraikitako basilikatik hasita eta Urbiako larreetatik pasatuta, mendiserrako goikaldera igo gaitezke tontor nagusietara igo ahal izateko.

Urkiolako Parke Naturalak eta batez ere Anboto mendiak, esanahi handia daukate euskal mitologian, “Mari”ren bizileku bait dira. “Mari” amalurraren eta naturaren pertsonifikazio bezala kontsideratua dago eta 1200 metrotara, Anbotoko gailurraren azpian, bere bizileku nagusia den kobazuloa topatu ahal dugu.

Mendi tontorretaik eta bailara handietatik izan, Euskadiko Parke Naturaletan, edozein aktibitate egin ahal izango dugu gure enpresa ekitaldiak konplementatu ahal izateko eta Euskadiko alde misitikoena ezagutzeko.