TEAM BUILDING BILBAO

Bilbo enpresa ekitaldiak burutzeko erreferente baten bilakatu da. Kokapen estrategikoak, ostalaritza azpiegiturak, garraiobideak eta kongresu jauregi aurreratuenek, azken urteetan Bilbon antolatu diren empresa ekitaldiak asko ugaritzea eragin dute.

Bilboko ibaia, tradizioa eta abangoardia lotzen dituen lotura puntua da, Alde Zaharra eta Guggenheim Museoa eta Euskalduna Jauregiaren ingurua lotuz. Hiriaren alde honek aldaketa sakona jasan du azken urteetan baina inolaz ere ez dio tradizioari uko egin.

Alde Zaharra, bertako gastronomiaz gozatzeko leku aproposa da. Tradizioz betetako lokalak, gastronomia modernoa lantzen duten lokalekin elkar bizi dira. Honek Bilbo, zaporez beteriko helmuga kosmopolita izatea eragiten du.

Naturak ere garrantzi handia dauka Bilbon. Eraztun berdeaz inguratuta eta ibaiaz zeharkatuta dagoelarik, kirola egiteko milaka leku eta aukera eskeintzen ditu Bilbok. Kostaldearen gertutasunak ere balio asko eskeintzen dio Bilbori. Euskal Kostaldea ezaguna da bere hondartza eta itsas-labarrengaitik eta internazionalki ezagunak diren kirol txapelketa asko antolatu dira bertan.

Pizgarri bidaia, team building, kongresu bat, lan batzarra edo beste edozein enpresa ekitaldi izan, Bilbo eta Euskadi leku ezin aproposagoak dira ekitaldi hau antolatzeko.