LAN FORMAKUNTZA

Programa honen bitartez turismo aktibo arloko lan-munduan murgildu nahi duten gazteei ezagutza teoriko-praktikoa eskeini nahi diegu.  Programa hau TAFAD, Natura Inguruneko Gorputz eta Kirol Ekintzen Gidaritza, Kirol Teknikaria, etab.eko heziketa lantzen duten formakuntza zentroei zuzendua dago. Aktibitate hauen bitartez beren ikasleek sektorea hobeto ezagutzeko aukera dute eta honek beren etorkizuneko lan mundurako sarreran lagungarria izan daiteke. Eskeintzen diren aktibitate guztiak hasieratik bukaerara azaltzen dira, muntaia eta desmuntaia, segurtasun-faktoreak, bezeroarekiko arreta, etb.

Honez gain, Troka Abenturan formakuntza hauetako ikasleak lan praktikak egiten onartzen ditugu.

Informazio gehiago

KOKAPENA

Gorliz, Plentzia. Beste toki batzuk kontsultatu

IRAUPENA

Jardunaldi erdi batetik zenbait egunetara

ORDUTEGIAK

10,00 - 13,30
15, 30 - 19,00
Beste ordutegi batzuk kontsultatu
Martxoaren 1etik urriaren 31ra.
Bestelako datak kontsultatu.

Barne sartzen diren aktibitateak:

BIG SUP

Big Sup

SUP taula puzgarri erraldoietan, belaunikoz zein zutik, lortzen dugun orekaren arabera, aurrera egingo dugu arraunen laguntzarekin. Abenturanitz aktibitate egokia eskola txango, ikas bidai eta abentura kanpamentuentzako.
7 gutxienez, 40 gehienez. Talde handiagoak kontsultatu..
SUP taula erraldoiak, arraunak, neoprenoak eta txalekoak.
Bainu jantzia, eskuohiala, sandaliak itxiak edo busti daitezkeen oinetakoak..
Igeri egiten jakitea. Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
14 urte

ESKALADA

Escalada

Hormetatik igotzeko emozio sentitu nahi duzu? Eskalada hastapenarekin zure lagunekin esperientzia hau bizi ahal izango duzu modurik seguru eta dibertigarrienean. Gazteentzako turismo aktiboa Urdulizen.
Gutxienez 7, gehienez 25. (Talde handiagoak kontsultatu).
Arnesa, kaskoa eta katu-oinak.
Meteorologiari egokitutako kirol arropa erosoa eta kirol zapatilak.
Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
13 urte.

ORIENTAZIOA

Orientación

Sentitu ezazu bide egokia aurkitzearen emozioa mapa eta iparrorratzaran laguntzarekin. Zuen abenturazale habileziak garatuko dituzue markatutako ibilbidea bete arte.Eskola aktibitatea Bizkaian.
Gutxienez 7, gehienez 40.(Talde handiagoak kontsultatu).
Mapak eta iparrorratza.
Meteorologiari egokitutako arropa eta zapatilak.
Bat ere ez.
12 urte

MENDI IBILBIDEAK

Senderismo

Euskal Kostaldean eta Parke Naturalen bidezidorretan arroketan idatzita dagoen historia irakurri ahal izango dugu. Begiraleen laguntzarekin bertako flora, fauna eta kultura ezagutuko dugu.
Gutxienez 7, gehienez 100.(Talde handiagoak kontsultatu).
Segurtasunerako materialak
Meteorologiari egokitutako kirol arropa erosoa, mendiko zapatilak edo botak, xira, motxila kantinplorarekin eta jateko zeozer.
Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
6 urte

SNORKEL

snorkel

Ezagutu itzazu Kantauri Itsasoak gordetzen dituen altxorrak betaurreko eta snorkelaren laguntzaz. Euskal Kostaldeko kala sekretuak deskubrituko ditugu itsas abentura honetan. Turismo Aktiboa Euskadin.
Gutxienez 7, gehienez 40.(Talde handiagoak kontsultatu).
Betaurrekoak, tutua, aletak eta neoprenoa edo likra meteorologiaren arabera.
Bainu-jantzia, eskuohiala eta sandalia itxiak edo busti daitezkeen zapatilak.
Igeri egiten jakitea. Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
10 urte

BODYBOARD

Body Board

Bizi ezazu Gorlizeko hondartzako aparretan irristatzearen sentsazioa, abenturanitza Euskal Kostaldean. Bodyarekin (kortxozko taula laburra) olatuak zure lagunekin partekatu ahal izango dituzu itsas bazterrera heldu arte. Aktibitate ezin hobea eskola txangoentzat.
Gutxienez 7, gehienez 40. (Talde handiagoak kontsultatu).
Taulak, neoprenoak edo likrak.
Bainu jantzia, eskuohiala eta sandaliak.
Igeri egiten jakitea. Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
6 urte.

GINKANA

Ginkana

Aktibitate honek abilezia, sormena eta elkarlanera bideratutako jolas desberdinak batzen ditu. Proba desberdinek oso denpora ona pasatzea eragingo dute grabitatea garaitu, oreka, punteria eta komunikazioa hobetzen dituzun bitartean. Gazteentzako “team building-a”.
Gutxienez 7, gehienez 40.(Talde handiagoak kontsultatu).
Segurtasunerako materialak eta jolasak egiteko material tekniko guztiak.
Meteorologiari egokitutako arropa eta zapatilak.
Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
6 urte

PIRAGUAK

Piraguas, Canoas, kayak

Uretako abentura, non arraun egiten ikasiko dugun eta piragua edo kayak bikoitzekin zeharkaldiak egingo ditugun Gorlizeko hondartza, Plentziako erreka edo Butroi gazteluko inguruan zehar. Euskadiko inguru natural politenetariko batzuk beste modu batera ikusteko aukera paregabea.
Gutxienez 7, gehienez 40.(Talde handiagoak kontsultatu).
Piragua, pala, txalekoak, eta meteorologiaren araberako arropa (neoprenoa, likra edo xira).
Bainu jantzia, eskuohiala eta sandaliak itxiak edo busti daitezkeen zapatilak.
Igeri egiten jakitea. Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
13 urte

SURF

surf

Surf taula gaineko lehen pausuak. Etzan, arraun egin, zutik jarri eta aparren gainetik nabigatu. Gure helburu nagusia zure irribarrea lortzea da, zurea ordea, itsas bazterreraino heltzea eta ondo pasatzea. Surfa eta dibertsioa euskal hondartzetan. Eta are gehiago nahi baduzu surfcamp-ean eman dezakezu izena.
Gutxienez 7, gehienez 40.(Talde handiagoak kontsultatu).
Surf taula, kaskoa eta neoprenoa.
Bainu jantzia, esku ohiala eta sandaliak.
Igeri egiten jakitea. Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
10 urte

TIROLINA

Tirolina

Irristatu zaitez eta sentitu ezazu gure Gorlizeko basean daukagun tirolinan hegaz egitearen sentsazioa. Arnes integralaren, poleen eta kablearen laguntzaz jeitsi ezazu gure dorrearen goikaldetik. Ausartzen al zara? Abentura Bilbotik hurbil.
Gutxienez 15, gehienez 25. (Talde handiagoak kontsultatu).
Arnesa, kaskoa eta polea.
Meteorologiari egokitutako kirol arropa erosoa eta zapatilak.
Ezer berezirik ez. Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
6 urte

COASTEERING

Coasteering

Coasteering egiterakoan Euskal Kostaldeko itsas labarretatik ibiltzeko emozioa sentituko duzu. Uretara jausien, urpeko sekzio, igoera eta arroka pasoen bitartez, beste modu batera heldu ezin daitezkeen lekuak konkistatuko dituzu, bertako flora eta fauna ezagutzen dugun bitartean. Kresal zaporea duen abentura kirola.
Gutxienez 7, gehienez 20.(Talde handiagoak kontsultatu).
Kaskoa, neoprenoa, txalekoa eta eskularruak.
Bainu jantzia, eskuohiala eta busti daitekeen eta zoru gogorra dituzten oinetakoak.
Igeri egiten jakitea. Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
16 urte

KARTS-AK PEDALEKIN

Kart Pedales

Sentitu ezazu gidatzearen emozioa pedalak dituzten gure karts-ekin. Zure hanken indarra erabiliko duzu pedalen bitartez aurrera egiteko eta zure trebezia eskuekin bolantea manejatzeko ibilbidea bukatu arte. Eskola abenturanitza.
Gutxienez 7, gehienez 20.(Talde handiagoak kontsultatu).
Karts-a eta kaskoa.
Meteorologiari egokitutako arropa eta zapatilak.
Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
6 urte

RAPEL

Rapel

Horma bertikal batetik jeitsi eta abenturari bat bezala sentitu. Segurtasun materialez eta begiraleengaitik lagunduta, topera disfrutatu ahal izango duzu modu seguru eta dibertigarrienean. Turismo aktiboa Euskal Kostaldean, Urduliz-en.
Gutxienez 7, gehienez 20.(Talde handiagoak kontsultatu).
Arnesa eta kaskoa.
Meteorologiari egokitutako kirol arropa erosoa eta kirol zapatilak.
Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
13 urte.

SLACK-LINE

SLACK-LINE

Gure oreka frogatzeko pentsatuta dagoen abenturanitza aktibitatea. Funanbulistak izango bagina bezala, altueran dagoen soka zeharkatu behar izango dugu. Zuen kanpaleku edo kolonietako abenturanitza aktibitatea.
Gutxienez 7, gehienez 30.(Talde handiagoak kontsultatu).
Slack-line zinta eta segurtasuneko zinta.
Meteorologiari egokitutako arropa eta kirol zapatilak.
Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
6 urte

ARKU JAURTIKETA

Tiro  con arco

Arkuak, geziak, dianak eta zure punteria dira behar ditugun osagaiak abenturanitz aktibitate honekin ederto pasatzeko.
Zure eskola irtenaldian, kanpaldietan eta kolonietan arku jaurtiketa aurkitu ahal izango duzu. Punteria Bizkaian, kostaldeko epeltasunean.
Gutxienez 7, gehienez 40.(Talde handiagoak kontsultatu).
Arkuak, dianak eta geziak.
Meteorologiari egokitutako kirol arropa erosoa.
Ezer berezirik ez.
6 urte