KONTRABANDISTEN KALA

Piraguak edo Bigsup-ak erabilita Kontrabandisten Kala esperientzia egingo dugu. Punta, irla txiki batzuk eta kala batzuetatik pasa ostean, Errota Kalara iristen gara,  ur gardenak dituen eta itsas-labarrez inguratutako lekua. Bertan snorkel-a egin ahal izango dugu betaurrekoak eta tutuarekin eta ur gardenetan murgilduta itsas hondoak eta Kantauri Itsasoko espezie desberdinak deskubrituko ditugu. Uraren tonalidadeek paradisuak diruditen tokietara transportatuko gaituzte gure Gorlizeko basetik oso hurbil egonda. Behin snorkel aktibitatea amaituta, basera bueltatuko gara piraguen eta BigSUP-en laguntzaz.

Informazio gehiago

KOKAPENA

Gorlizeko itsas-labarrak. Kontrabandisten kala

IRAUPENA

3,5 ordu inguru

DATAK

Martxoaren 1etik urriaren 31ra
Bestelako datak kontsultatu

GUTXIENEKO PARTAIDE KOPURUA

Gutxienez 6 eta gehienez 48 pertsona. Talde handiagoak kontsultatu