KONTRABANDISTEN KALA

Euskal kostaldeko altxorra

Piraguak edo Bigsup-ak erabilita Kontrabandisten Kala esperientzia egingo dugu. Punta, irla txiki batzuk eta kala batzuetatik pasa ostean, Errota Kalara iristen gara, ur gardenak dituen eta itsas-labarrez inguratutako lekua. Bertan urpekaritza egin ahal izango dugu eta ur gardenetan murgilduta itsas hondoak eta Kantauri itsasoko espezie desberdinak deskubrituko ditugu. Uraren tonalidadeek paradisuak diruditen tokietara transportatuko gaituzte gure Gorlizeko basetik oso hurbil egonda. Behin snorkel aktibitatea amaituta basera bueltatuko gara piraguen eta Bigsup-en laguntzaz.

Informazio gehiago

KOKAPENA

Gorlizeko hondartza eta badia

IRAUPENA

3,5 ordu inguru

ORDUTEGIAK

10,00 - 13,30
15,30 - 19,00
Martxoaren 1etik urriaren 31ra
Bestelako datak kontsultatu

TARIFAK

Barne sartzen diren aktibitateak:

BIGSUP

Big Sup

Bigsup-a gure taldearen koordinazioa eta oreka frogatzen dituen aktibitatea da. 10 pertsonarainoko taula erraldoi baten eta arraunen laguntzarekin, modu desberdin eta dibertigarri batean ezagutuko ditugu kostaldeko leku magiko asko. Baita ere, zenbait joku eta erronka ditugu gure oreka frogatzeko eta noiz behinka txapuzoi bat hartzeko modu dibertigarri baten.
Gutxienez 4 pertsona eta gehienez 40.(Talde handiagoak kontsultatu).
SUP erraldoiak, arraunak, neoprenoak eta txalekoak.
Bainu-jantzia, esku ohiala eta lotu daitezkeen sandaliak.
Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
14 urte

PIRAGUAK

Piragua

Ezagutu ezazu piraguetan arraun egiteko modua eta Gorlizeko hondartzako eta Butroi ibaiko urak ezagutu itzazu. Gure piragua edo kayaken laguntzarekin paisaia eta leku ikusgarriak ikusiko ditugu ikuspuntu desberdin batetik. Gure begiraleen laguntzaz nabigazio lasai batetaz gozatuko dugu.
Gutxienez 4 pertsona eta gehienez 40. (Talde handiagoak kontsultatu).
Piragua, palak, txalekoak, bote itxiak eta meteorologiaren araberako erropa (neoprenoak, likrak, eskarpinak edo xira).
Bainu jantzia, esku ohiala eta sandalia itxiak edo busti daitezkeen zapatilak.
Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
13 urte

SNORKEL

Snorkel

Ezagutu ezazu zure lagun taldearekin Kantauri Itsasoak urpean gordetzen dituen sekretuak, betaurreko eta tutuen laguntzarekin. Euskal Kostaldeko kala babeztuenak bilatuko ditugu itsas abentura honetarako. Turismo aktiboa Euskadin.
Gutxienez 7 pertsona eta gehienez 40. (Talde handiagoak kontsultatu).
Betaurrekoak, tutuak, aletak, piragua bikoitzak, palak, txalekoak, neoprenoak, likrak, eskarpinak, xira eta bote estankoa.
Bainu-jantzia, esku ohiala eta sandalia itxiak edo busti daitezkeen zapatilak.
Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
10 urte