GRABITATEARI DESAFIOA

Esperientzia honetan pareta bertikaletatik gora eta behera egiteko erronka izango dugu. Adrenalina sentituko dugula ziurtatuta dago eta gure begiraleen laguntzarekin eta segurtasun materialekin modu seguru batez topera disfrutatu ahal izango dugu aktibitateaz. 20 metro altuerako paretan, hastepenerako oso egokia dena, abenturaz beteriko esperientzia bizi ahal izango dugu.

Informazio gehiago

KOKAPENA

Urduliz

IRAUPENA

3,5 ordu inguru

DENBORALDIA

Martxoaren 1etik urriaren 31ra
Bestelako datak kontsultatu

GUTXIENEKO PARTAIDE KOPURUA

Gutxienez 6 eta gehienez 48 pertsona. Talde handiagoak kontsultatu