GATZATIK KRESALERA: GLOBOAN HEGALDIA ETA COASTEERING

Ezagutu Euskadi bai airetik zein itsasotik turismo aktibo esperientzia honen bitartez. Lehenik eta behin Añana Gezaltza ezagutuko dugu globo hegaldi bat eginez eta gero, egun berdinean edo beste egun baten, Euskal Kostaldea ezagutuko dugu eta kresala gure azalean sentituko dugu. Behin kostaldean gaudela Kontrabandisten Kalara joango gara piraguan nabigazio lasai bat eginez edo itsas labarretan zehar Coasteering eginez.

Informazio gehiago

KOKAPENA

Salinas de Añana (Araba) eta Gorliz

IRAUPENA

Egun oso bat edo bi egun erdi

ORDUTEGIAK

8,00 - 13,30
15,30 - 19,00
Martxoaren 1etik urriaren 31ra
Bestelako datak kontsultatu

TARIFAK

Barne sartzen diren aktibitateak:

BIGSUP

Big Sup

Bigsup-a gure taldearen koordinazioa eta oreka frogatzen dituen aktibitatea da. 10 pertsonarainoko taula erraldoi baten eta arraunen laguntzarekin, modu desberdin eta dibertigarri batean ezagutuko ditugu kostaldeko leku magiko asko. Baita ere, zenbait joku eta erronka ditugu gure oreka frogatzeko eta noiz behinka txapuzoi bat hartzeko modu dibertigarri baten.
Gutxienez 4 pertsona eta gehienez 40.(Talde handiagoak kontsultatu).
SUP erraldoiak, arraunak, neoprenoak eta txalekoak.
Bainu-jantzia, esku ohiala eta lotu daitezkeen sandaliak.
Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
14 urte

COASTEERING

coasteering

Coasteering aktibitatearekin Euskal Kostaldeko hondartza eta itsas labarretan dauden leku zoragarria bisitatuko ditugu. Kostaldetik ibiliko gara olatu eta aparrekin jolasten, uretara saltoka, urpean eta igerian. Baldintza eta nibel guztientzako aktibitatea, itsas labarren ikuspuntu zoragarria eskeintzen diguna.
Gutxienez 4 pertsona eta gehienez 20. (Talde handiagoak kontsultatu).
Kasko, neopreno eta txalekoa.
Bainu-jantzia, esku ohiala eta bustitzeko zapatila gogorrak.
Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
16 urte

PIRAGUAK

Piragua

Ezagutu ezazu piraguetan arraun egiteko modua eta Gorlizeko hondartzako eta Butroi ibaiko urak ezagutu itzazu. Gure piragua edo kayaken laguntzarekin paisaia eta leku ikusgarriak ikusiko ditugu ikuspuntu desberdin batetik. Gure begiraleen laguntzaz nabigazio lasai batetaz gozatuko dugu.
Gutxienez 4 pertsona eta gehienez 40. (Talde handiagoak kontsultatu).
Piragua, palak, txalekoak, bote itxiak eta meteorologiaren araberako erropa (neoprenoak, likrak, eskarpinak edo xira).
Bainu jantzia, esku ohiala eta sandalia itxiak edo busti daitezkeen zapatilak.
Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
13 urte