ABENTURA FAMILIAN

Adinaren araberako aktibitateak proposatzen dizkizuegu eta zuek aukeratzen dituzue familian bizi nahi dituzuen abenturak. Ginkana dibertigarriak, kayak ibilbideak, mendi ibilbideak, surfa, BigSup, … proposamen eta plan asko opor ahaztezin batzuetaz disfrutatzeko edo maite ditugunekin egun eder bat pasatzeko. Abentura kirola, turismo aktiboa eta familia Euskadin. Adin desberdinetara egokitutako materialeak ditugu.

Informazio gehiago

KOKAPENA

Gorliz, Plentzia

IRAUPENA

Jardunaldi erditik zenbait egunetara

ORDUTEGIAK

10,00 - 13,30
15,30 - 19,00
Martxoaren 1etik urriaren 31ra
Bestelako datak kontsultatu

TARIFAK

Barne sartzen diren aktibitateak:

BIGSUP

Big Sup

Bigsup-a gure taldearen koordinazioa eta oreka frogatzen dituen aktibitatea da. 10 pertsonarainoko taula erraldoi baten eta arraunen laguntzarekin, modu desberdin eta dibertigarri batean ezagutuko ditugu kostaldeko leku magiko asko. Baita ere, zenbait joku eta erronka ditugu gure oreka frogatzeko eta noiz behinka txapuzoi bat hartzeko modu dibertigarri baten.
Gutxienez 4 pertsona eta gehienez 40.(Talde handiagoak kontsultatu).
SUP erraldoiak, arraunak, neoprenoak eta txalekoak.
Bainu-jantzia, esku ohiala eta lotu daitezkeen sandaliak.
Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
14 urte

ESKALADA

Escalada

Pareta bertikaletatik gora egin inguru natural zoragarri batean. Gure giden laguntzaz eta segurtasun materialekin, segurtasun osoz igongo dugu, esku eta oinentzako apoiatzeko tokiak bilatzen ditugun bitartean. Edonork egin eta disfrutatu dezakeen aktibitatea.
Gutxienez 4 pertsona eta gehienez 20. (Talde handiagoak kontsultatu).
Arnesa, kaskoa eta katu-oinak.
Meteorologiari egokitutako kirol arropa erosoa eta kirol-zapatilak.
Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
6 urte

PIRAGUAK

Piragua

Ezagutu ezazu piraguetan arraun egiteko modua eta Gorlizeko hondartzako eta Butroi ibaiko urak ezagutu itzazu. Gure piragua edo kayaken laguntzarekin paisaia eta leku ikusgarriak ikusiko ditugu ikuspuntu desberdin batetik. Gure begiraleen laguntzaz nabigazio lasai batetaz gozatuko dugu.
Gutxienez 4 pertsona eta gehienez 40. (Talde handiagoak kontsultatu).
Piragua, palak, txalekoak, bote itxiak eta meteorologiaren araberako erropa (neoprenoak, likrak, eskarpinak edo xira).
Bainu jantzia, esku ohiala eta sandalia itxiak edo busti daitezkeen zapatilak.
Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
13 urte

SURF

sURF

Zure lehen surf esperientzia izan nahi badozu hau da zure aukera onena. Lehen bainurako materialik egokienak ditugu, hastapenerako suf taulak, ikasteko oso baldintza onak dituen hondartza eta begirale talde ezin hobea. Surf taula gainean ederto pasatzeko baldintzarik onenak.
Gutxienez 4 pertsona eta gehienez 40. (Talde handiagoak kontsultatu).
Surf taulak, kaskoak, neoprenoak, likrak eta eskarpinak.
Bainu-jantzia, esku ohiala eta sandaliak.
Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
10 urte

BODYBOARD

bodyboard

Sentitu ezazu aparren gainetik irristatzearen emozioa bodyboard taularen laguntzaz. Gure begiraleen laguntza eta orientazioarekin eta olatuen indarrarekin, oso aldi dibertigarria pasatuko duzu. Adin guztientzako aktibitatea non itsasoarekin konexio berezia lortuko dugun.
Gutxienez 4 pertsona eta gehienez 40. (Talde handiagoak kontsultatu).
Bodyboard, neoprenoak, likrak, aletak eta eskarpinak.
Bainu-jantzia, esku ohiala eta lotu daitezkeen sandaliak.
Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
6 urte

GINKANA

Ginkana

Taldeka bananduta, abilezia, elkarlana eta sormena bultzatzen dituzten jolas eta erronka desberdinak egingo ditugu. Pasa ezazu denbora polit bat zure lagun, familia edo kuadrillarekin batera. Zuen oreka, punteria, koordinazioa, estrategia eta komunikazioa frogatuko dugu.
Gutxienez 8 pertsona eta gehienez 40. (Talde handiagoak kontsultatu).
Segurtasunerako materialak eta jolasak egiteko material tekniko guztiak.
Meteorologiari egokitutako kirol arropa erosoa eta kirol-zapatilak.
Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
6 urte

RAPEL

Rapel

Pareta batetik jeitsi segurtasun materialez eta gure begiraleez lagunduta. Adrenalina topera igoko da aktibitate honetan, ingurua modu seguru eta ikusgarri baten desfrutatzen dugun bitartean. Aurkitu ezazu zure abenturalari espiritua pareta batetik eskegita!
Gutxienez 4 pertsona eta gehienez 20. (Talde handiagoak kontsultatu).
Arnesa eta kaskoa.
Meteorologiari egokitutako kirol erropa erosoa eta kirol zapatilak.
Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
6 urte

COASTEERING

coasteering

Coasteering aktibitatearekin Euskal Kostaldeko hondartza eta itsas labarretan dauden leku zoragarria bisitatuko ditugu. Kostaldetik ibiliko gara olatu eta aparrekin jolasten, uretara saltoka, urpean eta igerian. Baldintza eta nibel guztientzako aktibitatea, itsas labarren ikuspuntu zoragarria eskeintzen diguna.
Gutxienez 4 pertsona eta gehienez 20. (Talde handiagoak kontsultatu).
Kasko, neopreno eta txalekoa.
Bainu-jantzia, esku ohiala eta bustitzeko zapatila gogorrak.
Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
16 urte

ORIENTAZIOA

Orientación

Nor izango da gai mapa modurik onenean interpretatzeko iparrorratzaren laguntzaz? Orientazio gailuekin daukagun trebezia eta komunikazio gaitasuna oso garrantzitsuak izango dira ibilbidearen amaiera topatzeko ahalik eta bizkorren. Ezagutu ezazu inguru naturala beste modu batera, abenturalari gaitasunak trebatzen ditugun bitartean.
Gutxienez 4 pertsona eta gehienez 40. (Talde handiagoak kontsultatu).
Mapa eta iparrorratza.
Meteorologiari egokitutako kirol arropa erosoa eta kirol-zapatilak.
Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
12 urte

MENDI-IBILIAK ETA BIO-GEO IBILBIDEAK

Mendi-Ibiliak eta Bio-Geo Ibilbideak

Ezagutu Euskadiko inguru naturalak gure gidari adituez lagunduta. Bere gomendioak jarraituz bazter magikoak, amildeagiak, basoak, errekatxoak eta ur-jausiak deskubrituko ditugu. Maila eta gustu guztientzako ibilbideak ditugu, kostaldean zein barnekaldean. Ezagutu ingurunea gidaritza onenarekin.
Gutxienez 4 pertsona eta gehienez 100. (Talde handiagoak kontsultatu).
Taldearen segurtasuna bermatzeko materiala.
Meteorologiari egokitutako kirol erropa erosoa,k mendiko zapatilak edo botak, xira, motxila kantinplorarekin eta jateko zeozer.
Haurdun dauden emakumeek ezin dute parte hartu.
6 urte