Gorlizko Aterpetxea hondartzaren ondoan dago kokatuta, Bilbotik 27 km.tara eta inguru natural ikusgarri batean. Garraio publikoari esker Bilbotik aterpetxera etorri zaitezke, Bilboko Metroa eta Bizkaibus zerbitzua erabiliz. Aterpetxearen kokapenak aukera asko ematen ditu, Bilbotik gertu deskantsatzeko toki paregabea eta aldi berean, uretako eta lehorreko aktibitateak era errez eta erosoenean egiteko aukera paregabea.

Gorlizeko Aterpetxea Bizkaiko Foru Aldundiaren jabegoa da eta 2000. urtetik gerora Troka Abenturak kudeatzen du.

Hurrengo estekan Gorlizko Aterpetxearen instalazioen eta inguruaren bideoa ikusi dezakezue, horretarako sakatu hemen.

  • Albergue de Gorliz 06
  • Albergue de Gorliz 05
  • Albergue de Gorliz 12
  • Albergue de Gorliz 08
  • Albergue de Gorliz 09

Gorlizko Aterpetxea eskola-txangoak, familia, udalekuak, kirol-taldeak, etab. bezalako taldeentzako pentsatua dago. Gorlizko Aterpetxea Bizkaiko Foru Aldundiaren jabegoa da eta 2000. urtetik gerora Troka Abenturak kudeatzen du. Guztira 55 plaza ditu, 4 eta 8 oheko 9 logeletan banatuta. Logelek ez dute bainu pribaturik, hauek aterpekide guztientzako amankomunak dira. Aterpekideek mahai-jolasak dituen egongela gela bat dute eskuragarri eta baita kanpoaldean eremu berdeak ere.

Ostatu aukera desberdinak eskeintzen dira, loa eta gosaritik hasita pentsio osora.

Gorlizko Aterpetxea Nazioarteko Gazte Aterpertxeen Sarearen barnean dago, horregaitik bertan lo egin ahal izateko  haur/gazte elkarte bateko kide, kirol-elkarte bateko kide izatea edo Aterpetxe Kide Txartela izatea beharrezkoa da.

Tarifak Gorlizko Aterpetxea