Baldintza orokorrak

“Natur-giroan egiten diren jarduera guztiek berezko arrisku bat dute. Arrisku hauek murrizteko Troka Abenturak bere eskura dauden giza-baliabideak eta materiale-baliabideak ipintzen ditu, baina kontutan hartu beharrekoa da kontrolaezina den arriskurako aukera bat badagoela jarduera hauetan. Guretzako ezinbestekoa da partaideak honen guztiaren jakitun izatea, baita hau onartu eta ahal den neurrian gurekin elkarlanean jardutea, hala nola, begiraleen eta monitoreen gomendioei jarraituz.”

  1. Kontratatutako jarduera guztiek beren eskaera- edo erreserba-orria eduki behar dute, hau ez baldin bada egin Troka Abenturak ez du zertan aktibitatea burutu behar.
  2. Troka Abenturak jardueretan bai aldez aurretik bai momentuan aldaketak egin ditzake, ezin baitugu ahaztu jarduerak natur-ingurunean burutzen direla eta baita era desberdinetako pertsonekin lan egiten dugula ere, meteorologia eta partaideen egoera fisikoa bezalako faktoreak jardueren baldintzatzaile direlarik. Honela, Troka Abenturak jarduera ezeztatzen baldin badu, bezeroak jarduera hauek beste data batean burutzeko edota antzekoa den beste jarduera bat burutzeko eskubidea izango du.
  3. Jarduerak burutzen diren lekurainoko edota hauek hasten diren lekurainoko garraioa bezeroaren ardura da, Troka Abenturak jardueren garapen teknikoaren ardura hartuko du soilik.
  4. Troka Abenturak prezio zehatz bat du ezarria burutzen dituen jarduera eta programetarako. Hau partaide kopuruaren, jarduera kopuruaren eta taldearen tipologiaren araberakoa da. Prezio hauek Troka Abenturak publikoki ipintzen ditu eta BEZ-a dute beren barne. Bestelako zerbitzuak, ostatua eta garraioa kasu, bezeroak bere kontura lortu behar ditu, nahiz eta kasuan kasu Troka Abenturak hau antolatzen lagun dezake.
  5. Aldez aurretik bezeroak izan dezakeen edozein anomalia fisiko zein psikikoren (paraplejiak, bihotz- eta zirkulazio-eritasunak, zein beren gaitasun fisikoen, psikologikoen edota sentsorialen edonolako murrizpenen) berri eman behar zaio Troka Abenturari. Uretan burutzen diren aktibitate guztietarako igeri egiten jakin behar da.
  6. Haurdun dauden pertsonek denboraz beren egoeraren berri eman behar dute eta enpresatik zeintzuk aukera dituzten azalduko zaie.
  7. Jarduera guztiek Erantzunkizun Zibileko Asegurua dute bere barne, AXA konpainiarekin hitzartua, 1060576 poliza zenbakiarekin eta baita Istripu-asegurua, AXA konpainiarekin hitzartua eta 1059414 poliza zenbakiarekin. Bi aseguru hauek legediak ezartzen dituen kantitateak eta atalak aseguratzen dituzte.
  8. Aktibitateen fitxa teknikoa dugu zuen eskura, bertan aktibitate bakoitza espezifikoki deskribatzen da. Adin gabeko partaideak guraso edo tutoreen baimena izan behar dute edota arduradun batekin etorri.
  9. Jardueren erreserbak egiteko Troka Abenturaren Erreserba Zentruarekin harremanetan jarri zaitezte, bertan erreserba betetzeko beharrezko datuak eskatuko dizkizuegu. Ondoren, aurreerreserbaren fitxa jasoko duzue, jardueren informazio orokorrarekin batera. Esan beharrekoa da erreserba ez dela behin-betikotzat joko zerbitzuen ehuneko 25aren ordainketa egin arte. Gainontzeko ordainketa jarduera egin aurretik ordainduko da kasuan kasu adierazitako moduan. Kasu berezietarako aurreerreserba orrian adieraziko dira baldintza bereziak. FITXA HONEK behin aurreerreserba ordaintuta KONTRATU IZAERA DU, bai guretzat bai zuentzat ere.
  10. Jardueren eskaera gure egoitzan egiten bada, kontratazio-protokolo berdina erabiliko da, momentuan eginez.
  11. Erreserba ezeztatzekotan edo kopurua murriztekotan aktibitatea edo zerbitzua egiteko gutxiengo partaide kopurua mantentzekotan:
    • -ZERBITZUA BAINO HILABETE 1 BAINO GEHIAGOKO AURREIKUSPENAZ ABISATUTA, erreserba osoaren edo ezeztatutako plaza kopuruaren 10%a ordaindu beharko du bezeroak, kudeaketa gastuak direla eta.
    • ZERBITZUA HASI BAINO HILABETE 1 ETA 6 EGUN BITARTEAN ABISATUTA, erreserba osoaren edo ezeztatutako plaza kopuruaren 25%a ordaindu beharko du bezeroak.
    • ZERBITZUA HASI BAINO 5 ETA EGUN 1 BITARTEAN ABISATUTA: erreserba osoaren edo ezeztatutako plaza kopuruaren 50%a ordaindu beharko du bezeroak. – 24 ORDU BAINO GUTXIAGOKO AURRIKUSPENAZ ABISATUTA EDO ERRESERBAN ITZARTUTAKO EGUN, ORDU ETA LEKUAN EZ AGERTZEAK ez du inolako itzulketarako aukerarik emango, beraz erreserba osoaren edo ezeztatutako plaza kopuruaren 100%a ordaindu beharko du bezeroak.
  12. Ezarritako egun, ordu eta lekuan ez agertzeak ez du inolako itzulketarako aukerarik emango. Baita ere, ez da ordainketa itzuliko, enpresak aktibitatea ezeztatu behar duenean, bezeroak alkoholaren edo drogen eragintzapen zuzenean aurkitzen direla estimatzen duenean.
  13. Erreserba konfirmatzeak “Troka Abentura-ren jardueren baldintza orokorrak” dokumentuan esaten direnak onartzen direla suposatzen du. Beste pertsona batzuek jardueretan beren izena emateak baldintza orokor hauek onartzen dituztela esan nahi du.
  14. Edozein motatako kexa egiteko kexa-liburuaz gain, Troka Abentura-ren Erreserba-Zentruarekin harremanetan jar zaitezkete.
  15. Troka Abenturak bere jardueretan partaideen argazkiak atera eta ondoren hauek erabiltzeko eskubidea du. Erabilera hau entrepresaren marketing-a egiteko besterik ez da izango. Argazkietan ateratzerik nahi ez duen bezerorik baldin badago, jarduera hasi aurretik Troka Abenturaren bulegoan honen berri ematea besterik ez du.
  16. Troka Abentura S.L. ren edozein zerbitzu kontratatzean, bezeroak faktura formatu elektronikoan jasotzeko onarpena ematen du. Aldiz, bezeroak faktura paperean jaso nahi izatekotan, Troka Abentura S.L.-ren harrera-zerbitzura deitu eta hau eskatzea besterik ez du: 94 677 42 65 telefonoa.
  17. Bidai konbinatuen kontratazioa Troka Abenturaren bitartez egingo da, CIE 2325-aren bitartez.

Segurtasuna
Troka Abentura S.L.k bere jarduera guztietan segurtasun aktiboa eta pasiboa jartzen ditu martxan, jarduera guzti hauen garapen egokiaren erantzule zuzena izanik. Enpresak bere jardueretarako segurtasun-protokolo bat du, baita istripu egoeretarako ere.

Aktibitateen zailtasun-maila
Zailtasun-mailak bi ezaugarriren arabera ezartzen dira, beharrezkoa den esfortsu fisikoa eta aurretiaz izan behar den ezagutza teknikoa. Kontuan hartu behar da aktibitateek adin tarte egoki bat dutela, hauek Aktibitatearen Informazio Fitxan deskribatuta daude.

  • Hastapena-oinarrizkoa: 6 urtetik aurreko edozein pertsonari zuzendua, ez du aurretiko ezagutza
    teknikoren beharrik eta ez du esfortsu fisikorik suposatzen.
  • Erdi-mailakoa: esfortsu fisikoa ez da altua baina egon badago aktibitateak irauten duen bitartean, aurretiko ezagutza teknikoa behar da.
  • Goi-mailakoa: esfortsu fisiko garrantzitsua eta jarraia, aurretiko ezagutza teknikoa.

Lan taldea
Troka Abentura S.L.ren lan taldea Begirale Titulatuek eta Monitore profesionalek osatzen dute. Hauek jardueren ardura zuzena hartzeko beharrezko esperientzia eta gaitasuna dute. Hau dela eta, jarduerak burutzen diren bitartean partaide guztiek monitoreen gomendioak jarraitu behar dituzte.

Ingurugiroa zaindu eta babestu
Troka Abentura S.L.k eskeintzen dituen jarduerak natur ingurunean burutzen dira, hau dela eta, burutzen diren ingurua ahalik eta hoberen zaintzen saiatu behar gara, baita bertan gure bisitaren arrastorik ez uzten ere. Hau dela eta partaide guztiek arlo honen inguruan Monitoreen gomendioak jarraitzea eskatzen dugu.